192. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Alkatetzaren 2026ko irailaren 14ko 74/2026 Ebazpenaren bidez, alkateak Naiara Aizpuru Sagaseta zinegotziaren esku utzi du ezkontza zibila egiteko eskudantzia. Ezkontza Donamariako udaletxean izanen da, 2026ko irailaren 19an.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan ezarritakoarekin, eta Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatutakoarekin.

Donamarian, 2026ko irailaren 14an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L2612218