192. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alkateak irailaren 15ean emandako 44/2026 Ebazpenaren bitartez, honako hau erabaki da:

Lehenengoa.–Alkatearen ordezko izendatzea lehen alkateordea, Sandra Monreal Ezcurra.

Bigarrena.–Xedatzea ezen aurreko apartatuan identifikatutako ordezkapenak indarra izanen duela 2026ko irailaren 15etik 2026ko irailaren 18ra arte, biak barne.

Hirugarrena.–Interesdunari jakinaraztea ezen alkatearen ordez ari den bitartean, Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 48. artikulua dela medio, ezin izanen dituela baliogabetu nik erregelamendu horren 43. artikulua baliatuz agindutako eskuordetzeak.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Beireko Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 44.2 artikuluari jarraikiz.

Bosgarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Udalbatzari horren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Beiren, 2026ko irailaren 15ean.–Alkate udalburua, María Pilar Sánchez Ongay.

Iragarkiaren kodea: L2612263