192. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko 2026ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

Honen bidez, interesdunei aditzera ematen zaie 2026ko urriaren 1ean hasi eta urriaren 31n bukatuko dela epea landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko 2026ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Bargotako Udalaren kontuan ordaindu daitezke, Nafarroako Rural Kutxan edo Caixabanken, aipatutako epean.

Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako kontuetan kargatuko dira 2026ko urriaren 31n.

Epe hori iragandakoan, agentzia exekutibora igorriko dira, hark premiamendu-bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Bargotan, 2026ko irailaren 14an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Iñigo Sáenz Ruiz de Larrinaga.

Iragarkiaren kodea: L2612191