192. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZU

Landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko 2026ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

Artazuko Udalak aditzera ematen du 2026ko urriaren 2an bukatuko dela epea landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko.

Helbideratu gabeko ordainagiriak pagatu daitezke La Caixako edo Nafarroako Rural Kutxako edozein sukurtsaletan, ordainagiria aurkeztuta.

Ordainagiri helbideratuak kontuetan kargatuko dira 2026ko urriaren 2an.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek sortuko dituzte legean ezarritako errekarguak eta interesak, eta betearazpen-bidez kobratuko dira.

Artazun, 2026ko irailaren 15ean.–Alkatea, M.ª Rosario Echechipía Senosiáin.

Iragarkiaren kodea: L2612266