192. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

ENTZUNALDIKO TRAMITEA, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 27ko 94E/2026 Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoari dagokionez. Ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen, 2026. urtean Nafarroako Foru Komunitatean LGTBI+ pertsonen berdintasun soziala bultzatu eta sustatzeko proiektuak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko elkarteei edo entitateei dirulaguntzak emateko. Espedientea: 0011-3245-2026-000000.

Fénix Asociación de Apoyo al Refugiado e Inmigrantes LGTBI+ y Colectivos Migratorios en Navarra elkarteak (IFZa: G71433262) gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 27ko 94E/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen, 2026. urtean Nafarroako Foru Komunitatean LGTBI+ pertsonen berdintasun soziala bultzatu eta sustatzeko proiektuak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko elkarteei edo entitateei dirulaguntzak emateko.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118.2 artikuluetan xedatutakoa betez, elkarte eta entitate interesdunei epatze deia egiten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean gora jotzeko errekurtsoari buruzko alegazioak egin ditzaten eta egoki iruditzen zaizkien agiri eta frogagiriak aurkez ditzaten, Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa), Nafarroako Berdintasunerako Institutuari zuzenduta, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan jasotako bitartekoetatik edozein erabiliz.

Jarri den gora jotzeko errekurtsoaren kopia bat bidaltzeko eskatzen ahalko dute elkarte eta entitate interesdunek, eskuratu nahi izanez gero, Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, eta eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten hura bidaltzea.

Iruñean, 2026ko irailaren 14an.–Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Gai Juridikoen eta Kudeaketaren zuzendariordea, Marina Malvido Goñi.

Iragarkiaren kodea: F2612226