192. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2891/2026 EBAZPENA, irailaren 7koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez María Elena Lizaso Vázquez andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen baita, zerga agenteen lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaio.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 11ko 745/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerga agenteen lau plaza oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2025eko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 3koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 1568/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2025eko 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 19koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 2125/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2025eko 163. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 18koan.

Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 6ko 1553/2026 Ebazpenaren bidez, plaza hutsak aukeratzeko deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plazak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako baldintzak frogatzeko. Horiek eginda, plaza huts bat gelditu zen esleitu gabe, hura aukeratzeko baldintzak betetzen zituen izangairik ez zegoelako deitutakoen artean.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak proposatu zuen hautapen prozesua gainditu zuten eta eskainitako plazetan sartzen ahal ziren zazpi izangaiak izenda zitezen, betiere deialdian eskatutako baldintzak betez gero. Proposamen hori 2026ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 20koan, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 20ko 1752/2026 Ebazpenaren bidez izendapena egin zen.

Izendapenaren ondoren, igoera txandako izangai bati, alegia, Oscar Gómez Ibáñez jaunari, borondatezko eszedentzia eman zaio, plazaren jabetza hartu zuen egunetik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa delako eta betetzen ari den lanpostuan jarraitzea erabaki duelako. Deialdiaren 9.4 atalari jarraikiz, hutsik gelditu den plaza beteko da gainditu duten izangaien zerrendan haren ondo-ondotik ageri den pertsonarekin, betiere plaza betetzeko eskatutako baldintzak betetzen baditu. Beraz, izendapen proposamena osatu zen María Elena Lizaso Vázquez andrea bertan sartuta.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta baldintzak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. María Elena Lizaso Vázquez andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, zerga agenteen lanpostuan aritzeko, eta 8679 zenbakidun plaza hutsa esleitzea, zeina Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Nafarroako Zerga Ogasunari atxikita baitago eta destinoa Iruñean baitu.

2. Xedatzea izendatutako izangaiak hilabeteko epean hartu beharko duela plazaren jabetza, Nafarroako Foru Ogasuneko Administrazio Atalean (Karlos III.aren etorbidea 4, 31002 Iruña), izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean plazaren jabetza hartzen ez badu, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Foru Ogasuneko Administrazio Atalera (Karlos III.aren etorbidea 4, 31002 Iruña), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2026ko irailaren 7an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2612092