191. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

361 FORU AGINDUA, irailaren 11koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Mikel Irurita Iraizoz jauna, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Software Arkitekturaren Ataleko burua.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan, ezartzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Mikel Irurita Iraizoz jauna, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Software Arkitekturaren Ataleko burua. Kargu-uzteak 2026ko irailaren 13tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

4. Foru agindu hau igortzea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Gizarte Aseguruen Atalera, Kontrol Administratiboaren Atalera, Lanpostuak Betetzeko Atalera eta Hezkuntzako Langileen Nominen Bulegora.

Iruñean, 2026ko irailaren 11n.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2612177