2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko 2026ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea
Honen bitartez, aditzera ematen zaie Deierriko zergadun guztiei landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko 2026ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea 2026ko irailaren 10ean hasi eta urriaren 30ean bukatuko dela.
Helbideratu gabeko ordainagiriak Udalaren kontuan ordainduko dira, Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean.
Titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira helbideratutako ordainagiriak, borondatezko epearen azken egunean, hots, 2026ko urriaren 30ean.
Epe hori iragandakoan, Agentzia Exekutibora igorriko dira, hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Aritzalan (Deierri), 2026ko irailaren 8an.–Alkate udalburua, Ana Marta Mendaza Acedo.
Iragarkiaren kodea: L2612071