191. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZIBAR

Xehetasun-azterketa, Imarkoaingo 3. poligonoko 907. eta 908. lurzatietan. Behin betiko onespena

Elortzibarko Udalak, 2026ko irailaren 8an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, ezartzeko Imarkoaingo 3/907 eta 3/908 lurzatietako bolumenen, altueren, materialen eta itxituren ordena eta osaera. Xehetasun-azterketa sustatu dute Myriam Amaia Etxarri Irurek, David Romeo Carbonellek, Tomás López Álvarezek eta María José Rubio Arroyok, 2026ko urtarrilean Jesús Corera Gutiérrezek eta Helena Iborra Jiménezek idatzitako dokumentuaren arabera.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 79. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noainen (Elortzibar), 2026ko irailaren 16an–Alkate udalburua, Mikel Navarro Ayensa.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2612406