2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
Xehetasun-azterketa, Tebasko 1. poligonoko 199. lurzatian, lurzati baten itxitura aldatzeko. Behin betiko onespena
Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2026ko irailaren 8an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Tebasko 1. poligonoko 199. lurzatian, lurzati baten itxitura aldatzeko. Lurzati hori Tebas-Muru Artederretako Alto de Las Eras kaleko 28 zenbakian dago.
Aipatutako erabakia argitara ematen da, onetsitako testu arauemailearekin batera, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Tebas-Muru Artederretan, 2026ko irailaren 9an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2612108