2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
Xehetasun-azterketa, Tebasko 1. poligonoko 199. lurzatian, lerrokadurak aldatzeko, ataripe bat eraikitzeko. Behin betiko onespena
Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2026ko irailaren 8an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat Tebasko 1. poligonoko 199. lurzatian. Horren xedea da egungo lerrokadurak aldatzea, etxebizitzaren ipar-ekialdeko fatxadan ataripe atxiki bat eraikitzeko, zehazki, Tebas-Muru Artederretako 199. eta 198. lurzatien arteko mugan (Alto de Las Eras kalea 28).
Aipatutako erabakia argitara ematen da, onetsitako testu arauemailearekin batera, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Tebas-Muru Artederretan, 2026ko irailaren 9an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2612105