2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTAKARA
2026rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak
Santakarako Udalak, 2026ko maiatzaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen tasen, prezio publikoen eta zerga-tasen aldaketa 2026ko ekitaldirako.
Espedientea jendaurrean egon da 20 egun baliodunean, hasierako onespena 2026ko 96. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 19an, argitaratu eta biharamunetik hasita, eta inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; beraz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da.
Honela arautu da:
3.–Tasak, tarifak eta prezio publikoak.
Pilotalekua:
–Sarbidea: 6,00 euro.
–Argia, ordubete: 2 euro.
Areto futboleko pista:
–Sarrera: 6,00 euro.
–Argia, ordubete: 2,00 euro.
–Argia, ordu eta erdi: 3,00 euro.
11ko futboleko pista (igerilekuen gunean dago).
–Sarrera: 6,00 euro.
–Argia, ordubete: 2,00 euro.
–Argia, ordu eta erdi: 3,00 euro.
1.–Zerga-tasak.
Zirkulazio zerga: Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak.
Bat etorriz Toki-ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoarekin, ez dute zirkulazioaren gaineko zerga ordaindu beharko 159.3 artikuluan jasotako ibilgailuek, modeloaren antzinatasunagatik erregistroetan baja eman dutenek.
Santakaran, 2026ko irailaren 1ean.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.
Iragarkiaren kodea: L2611688