2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MUEZKO KONTZEJUA
Makalen enkantea, ahozko posturen bidez
Mota: makala (IMC).
Azalera: 3,77 hektarea.
Metro kubikoak: 820,02.
Kokapena: Ubaguaren ibaiertzean–Allozko urtegiaren atzealdean.
Baldintza agiria interesdunen eskura dago, udaletxeko bulegoetan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian.
Enkantearen behin-behineko adjudikazioaren emaitza geldituko da sesta emateko epearen mende, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 229.6 artikuluari.
Makalen enkanterako baldintza partikularrak.
1. Enkantea urriaren 17an eginen da, larunbatean, 13:00etan, Muezko Kontzejuaren lokalean (Muezko Santa Rosa kalea 1). Enkantea ahozko posturen bidez eginen da.
2. Hasierako prezioa: 41.001 euro (BEZa kanpo).
Hobetzeko postura: 200 euro.
3. Enkantean parte hartu ahal izateko, interesdunek agiri bidez frogatu beharko dute jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda daudela.
4. Enkantean parte hartzeko, lizitazioaren oinarrizko aurrekontuari dagokion %2 (820,02 euro) utzi beharko da fidantza gisa ekitaldiko mahai nagusian.
5. Enpresa adjudikaziodunak ordaindu beharko ditu iragarkiaren gastuak eta aprobetxamenduaren zergak eta tasak. Kopuru horiek gehituko zaizkio azken likidazioaren errematearen kopuruari.
6. Enkantea eman gabe gelditzen bada, bigarren enkantea eginen da hurrengo larunbatean, 13:00etan, %10 merkeago. Enkantea eman gabe gelditzen bada, hirugarren enkantea egiten da hurrengo larunbatean, 13:00etan, %20 merkeago.
7. Ordaintzeko modua: erremategileak adjudikazioaren kopuruaren %100 ordaindu beharko du lotea ematen den unean.
8. Zorren ordainketa atzeratzen bada, Kontzejuak eskubidea izanen du %15 kobratzeko berandutze-interesen kontzeptu gisa.
9. Adjudikaziodunak adjudikazioaren %4 ordaindu beharko du behin betiko adjudikazioa egin eta 10 eguneko epean.
Muetzen, 2026ko irailaren 4an.–Alkate udalburua, María Carmen Vidaurre Azcona.
Iragarkiaren kodea: L2612035