2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERGOIENA
Urbanizazio-proiektua, Dorraoko 3. sektorean. Behin betiko onespena
Ergoiengo Udalak, alkatearen ekainaren 11ko 48/2026 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Urbanizazio-proiektu bat Dorraoko 3. sektorean. Urbanizazio-proiektuaren sustatzailea Ion Ander Lizarraga Lizarraga da.
Espedientea jendaurrean egon zen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan 74., 152. eta 134. artikuluei dagokienez xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde-antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Ergoiengo Udalak, 2026ko irailaren 3an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen urbanizazio-proiektua.
Ergoienean, 2026ko irailaren 4an.–Alkatea, M.ª Soledad Mozo Galarza.
Iragarkiaren kodea: L2611995