191. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Urbanizazio-proiektua, Unanuko 10. poligonoko 339. partzelan. Behin betiko onespena

Ergoiengo Udalak, alkatearen urtarrilaren 27ko 7/2026 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen urbanizazio-proiektu bat Unanuko 10. poligonoko 339. partzelan. Urbanizazio-proiektuaren sustatzaileak Ángel Morató Sanfélix eta Mercedes Andrade dira.

Espedientea jendaurrean egon zen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan 74., 152. eta 134. artikuluei dagokienez xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde-antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ergoiengo Udalak, 2026ko irailaren 3an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen urbanizazio-proiektua.

Ergoienean, 2026ko irailaren 4an.–Alkatea, M.ª Soledad Mozo Galarza.

Iragarkiaren kodea: L2611992