2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARASOAIN
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Barasoaingo (Nafarroa) Udaleko alkate udalburuak, 2026ko irailaren 9an, 58/2026 Ebazpena eman zuen. Hona hemen:
Ikusirik Barasoaingo Udaleko alkate udalburua herritik kanpora izanen dela 2026ko irailaren 14tik 27ra, biak barne.
Kontuan harturik zer dagoen xedaturik Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan, zeinaren arabera alkateordeei baitagokie alkatearen ordez jardutea haren eginkizun guztietan, baldin hura kanpoan badago, gaixorik badago edo bere eskudantziak betetzeko ezindurik badago,
EBATZI DUT:
1. Alkatetzaren eginkizun guztiak uztea Udaleko lehen alkateorde Rafael León Echaideren esku, 2026ko irailaren 14tik 27ra, biak barne.
2. Eskuordetze honen berri ematea Rafael León Echaideri, baita Udalbatzari ere, egiten duen hurrengo osoko bilkuran, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Eskuordetza honen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, alkateari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Barasoainen, 2026ko irailaren 9an.–Alkatea, Silvia Arrastia Arricibita.
Iragarkiaren kodea: L2612095