2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Jarduera-lizentzia ematea. Eraikuntzako materialen biltegia
Aditzera ematen da jarduera-lizentzia bat eman dela, honako ezaugarri hauek dituena (hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea, zeinaren bidez arautzen baitira ingurumenean eragina duten jarduerak –argitara eman zen 2020ko 296. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 22an–):
Lizentzia eman den eguna: 2026ko irailaren 7a.
Sustatzailea: Construcciones Does 2001 SL.
Jarduera: eraikuntzako materialen biltegia.
Tokia: Q kalea 2, Mutiloa.
Mutiloan, 2026ko irailaren 7an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2612072