2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGOITZ
Eskaera, lehentasuna duten herritarrentzako herri-lurren aprobetxamendurako
Agoizko Udalak, 2026ko irailaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabost eguneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, epe horretan Agoizko herritarrek eska dezaten, interesa badute, Agoizko 1. poligonoko 361. larre-lurzatiaren aprobetxamendua, betiere betetzen badituzte udal ordenantzan ezarritako baldintzak. Zortzi urterako aprobetxamendua adjudikatuko da. Lehentasuna duten herritarrentzako adjudikazioa izanen da, Udalaren Idazkaritzan diren baldintzei jarraikiz.
Agoitzen, 2026ko irailaren 3an.–Alkate udalburua, Angel Martín Unzué Ayanz.
Iragarkiaren kodea: L2611963