2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Oposizio-lehiaketa, bete dadin administrari-ofizialen plaza bat. Izendapen-proposamena
Mankomunitateko buruak honako hau erabaki zuen irailaren 7ko 14/2026 Ebazpenaren bidez:
Izendapen proposamena egitea Ane Arraras Arangoa izangaiaren alde, bete dadin administrari-ofizialen plaza bat, Mankomunitaterako, administrazio publikoetako C mailakoa, lan-kontratudun finkoen araubidean eta lanaldi osoan, hark lortu baitu puntuazio handiena, guztira, deialdian aurreikusitako eta egindako probetan.
Izangaiak 10 egun balioduneko epea izanen du, izendapen/kontratazio proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, behar diren agiriak aurkez ditzan Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean, frogatzeko betetzen dituela deialdian eskatutako baldintzak eta beharkizunak, hau da:
a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.
b) 2. oinarrian eskatzen den tituluaren kopia autentikoa, edo hura lortzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena edo, hala bada, eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan egonen dela frogatzen duen ziurtagiria.
c) Osasun ziurtagiri ofiziala, frogatzeko interesdunak ez duela karguan aritzea eragozten dion eritasun edo akats fisikorik, eskumena duen erakunde bateko mediku batek emana.
Desgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, aurkeztu beharko dute desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.
d) Zinpeko deklarazioa, adierazten duena ez dagoela eginkizun publikoak betetzeko desgaiturik edo gabeturik, eta ez dutela kendu inongo administrazio publikoren zerbitzutik.
Baldin izangaiek ez badute Espainiako nazionalitatea, agiri bat aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela zehapenik edo zigor penalik, eragozten dienik sartzea beren estatuko funtzio publikoan.
e) Zina edo hitzematea, adierazten duena errespetatuko duela Nafarroako Foru Araubidea, men eginen diela Konstituzioari eta legeei, eta zuzen beteko dituela karguari dagozkion eginkizunak.
f) Nafarroako administrazio publikoetako langile finko diren izangaiek, aurrekoaz gainera, aurkeztu beharko dute aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria, hots, honako hauei buruzkoa: sarrera, antzinatasuna, maila, egoera administratiboa eta abar. Horretaz gain, Mankomunitateak eskatzen dien gainerako dokumentazioa.
Aipatu epearen barnean, eta salbu aski arrazoitutako ezinbesteko kasuetan, ezin izanen da izendatu arestiko agiriak aurkezten ez dituena edo deialdian ezarritako baldintzak betetzen ez dituena, eta, beraz, egintza guztiak deuseztaturik geldituko dira; betiere, behar den erantzukizuna galarazi gabe, deialdian parte hartzeko eskabidean faltsukeria egiteagatik.
Aurreko apartatuan jasotako kasuan, baja beteko da probak gainditu dituztenen zerrendan (7.1 oinarria) ondo-ondotik heldu den izangaiarekin, eta harekin ere erabiliko da aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera.
Azken balorazioa eta ondoriozko zerrenda argitaratzea probak egin diren tokian eta Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki-taulan eta web-orrian, eta modu fede-emailean jakinaraztea zerrenda horretako izangai guztiei.
Izendapen proposamena argitaratzea, ebazpen honen 3. apartatuan jasotako zehaztapen guztiekin, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Larraintzarren (Ultzama), 2026ko irailaren 7an.–Mankomunitateko burua, Jesús M.ª Larretxea Lazkano.
Iragarkiaren kodea: L2612123