191. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, oposizio bidez betetzekoa Iruñeko Udaltzaingorako udaltzainaren 5 plaza. Izendapena

Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2026ko irailaren 21ean egindako bilkuran:

Ikusirik hala Iruñeko Udaltzaingoan aritze aldera udaltzainen 5 plaza oposizio bidez betetzeko deialdiko -2026ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 20koan, argitaratua- kalifikazio-epaimahaiaren aktak, nola Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariaren ebazpenak, eta ikusirik espedientean jasotako agiriak, egiaztatu da oposizioa gainditu duten izangaietatik bik, deialdian eskainitako plaza kopuruan sarturik, hautaketa-prozesuko gainerako izangaiek Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroa amaitu aurretik izendatuak izateko baldintzak betetzen dituztela.

Horrenbestez, deialdiaren zortzigarren oinarriarekin bat, honako hau erabakitzen da:

1. Javier Pastor López Iruñeko udaltzain izendatzea eta behin-behinean 1-304339-217 plaza esleitzea. Ezarri da plaza jabetzan hartzeko data 2026ko urriaren 1a izanen dela.

2. Francisco Javier Romero Granero Iruñeko udaltzain izendatzea eta behin-behinean 1-304339-215 plaza esleitzea. Ezarri da plaza jabetzan hartzeko data 2027ko apirilaren 1a izanen dela.

3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdiaren web-fitxan argitaratu dadila agintzea.

Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, egintza argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta hortik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko administrazioarekiko auzien atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2026ko irailaren 21ean.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2612563