2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IGANTZI
Oposizioa-lehiaketa, zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza huts bat betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin behineko zerrenda
Alkatearen irailaren 2ko 119/2026 Ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:
Alkatearen ekainaren 2ko 87/2025 Ebazpenaren bidez, Igantziko Udalaren zerbitzurako zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta ordezkapenak, bajak edo errefortzu-beharrak egon zitezkeenen zerrenda eratzeko deialdia onartu zen.
Eskabideak aurkezteko epea akituta, deialdiko 4.1 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, onartu egin behar da alkatearen ebazpen bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Igantziko Udalaren iragarki-taulan eta Udalaren webgunean argitaratzeko agindu behar da.
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 21. artikuluan xedaturiko eskumenak baliatuz,
EBATZI DUT:
1. Zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onartzea:
–Onartuak:
IZEN-ABIZENAK | EUSKARA EGIAZTATUA |
IBAN TXOPERENA ITURBIDE | BAI |
IÑAKI ETXANDI IRUNGARAI | BAI |
SANTIAGO SUSPERREGI GOÑI | BAI |
JON CUETO GARCIA | BAI |
UNAI VIRTO GABILONDO | EZ |
AITOR ALONSO ESTEBAN | BAI |
OIER IANTZI ORDOKI | BAI |
–Baztertuak:
IZEN-ABIZENAK | BAZTERTZEAREN ZERGATIA. |
XABIER ARANBURU GONZALEZ | Ez du derrigorrezko eskabidea aurkeztu - I. Eranskina |
2. 5 egun balioduneko epea ematea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, izangaiek erreklamazioak aurkezteko eta, hala badagokio, izan ditzaketen akatsak zuzentzeko, Igantziko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztutako idazki baten bidez.
3. Ebazpen hau epaimahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki taulan eta webgunean argitaratzeko agintzea, dagozkion ondorioetarako.
Igantzin, 2026ko irailaren 2an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.
Iragarkiaren kodea: L2611886