2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BAZTAN
Oposizio-lehiaketa, familia-langileen lau plaza barne-igoera murriztuan betetzeko. Izendapena
Deialdia 2026ko uztailaren 2ko 128. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.
Epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamenarekin bat etorriz, Baztango Udaleko alkateak, 2026ko irailaren 15eko 499 zenbakidun Alkatetza Ebazpenaren bidez, HONAKO HAU EBATZI DU:
Baztango Udaleko funtzionario izendatzea M.ª Lourdes Idiart Cordoba, Ana Belen Goñi Elizaincin, Miren Orreaga Urtasun Lasa eta Ana Jesús Oteiza Ugarte, familia-langileen lanpostuak betetzeko. Lanpostu horiek D mailakoak eta funtzionario izaerakoak dira, eta plantilla organikoko 9.11, 9.12, 9.13 eta 9.14 zenbakiei dagozkie, hurrenez hurren.
Lanpostuaz jabetzeko data 2026ko urriaren 1a izanen da.
Baztanen, 2026ko irailaren 15ean.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2612274