1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
DEIALDIA, Corellako lurzatiak biltzeko prozesuaren Aholku Batzordea biltzeko.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 27ko 317E/2025 Foru Aginduaren bidez, onetsi zen hasiera ematea Nafarroako Ubidearen 2. faseko XIV. eta XV. sektoreetan (Corella) lurzatiak biltzearen eta ureztapena modernizatzearen bidez nekazaritza azpiegituretan egin beharreko jarduketei. Horiek horrela, eta indarreko xedapenetan ezarritakoa betez,
DEIALDIA EGITEN DA:
Lurzatiak biltzeko prozesuan partzuer direnen batzarra bil dadin. Batzar horretan, Aholku Batzordeko kide izanen diren 8-12 pertsona hautatuko dira, zeinak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin lankidetzan arituko baitira lurzatiak biltzeko oinarriak prestatzen. Horretarako, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari lagunduko diote, besteak beste, lurrak sailkatzeko lanetan eta ereduzko lurzatiak eta sailkapen-koefizienteak zehazteko lanetan, konpentsazioen ondorioetarako.
Batzar hori Corellako Kultur Etxean eginen da, 2026ko urriaren 13an, 12:00etan.
Iruñean, 2026ko irailaren 10ean.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Juan Pablo Rebolé Ruiz.
Iragarkiaren kodea: F2612125