191. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

287E/2026 EBAZPENA, abuztuaren 20koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita azpineurri hauetarako urte anitzeko deialdiaren eta oinarri arautzaileen lehenengo aldaketa, Nafarroako 2023-2027 NPEPEaren esparruan: 7119.02.02 "PTGEaren exekuzioa: tokiko ekintza taldeak", 7119.03 "Tokiko ekintza taldeen arteko lankidetza jarduerak" eta 7119.04 "Tokiko ekintza taldeen kudeaketa, jarraipena, ebaluazioa eta animazioa". Deialdi hori azaroaren 17ko 302E/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen. DDBN kodea: 712835.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren ekainaren 24ko 2021/1060 (EB) Erregelamenduak, zenbait funtsi buruzko xedapen komunak ezartzen dituenak, III. tituluaren barneko (Programazioa) II. kapituluan, partaidetzazko toki garapena du hizpide. Araudi horrek definitzen ditu izan daitezkeen finantza laguntzak, finkatzen du toki garapenaren estrategien edukia eta haien hautapena, tokiko ekintza taldeen zereginak eta baldintzak ezartzen ditu –horiek baitira estrategiak eratzeko eta gauzatzeko entitate arduradunak– eta, azkenik, laguntza motak zehazten ditu. Era berean, aukera ematen die tokiko ekintza taldeei (TET) kudeaketa-agintaritzak edo erakunde ordaintzaileak eskuordetutako zeregin osagarriak garatzeko, eta xedatzen du ezen partaidetzazko toki garapenerako laguntzaren barnean sartuko dela etorkizuneko estrategia diseinatzen eta gauzatzen laguntzeko prestaketa-neurrien eta gaitasunen garapena.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren bidez, arauak ezartzen dira Batasuneko estatuek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan egin behar dituzten plan estrategikoei (NPEaren plan estrategikoak) laguntza emateko, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuta baitago, eta 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) erregelamenduak indargabetzen dira. Erregelamendu horren 2. artikuluan ezartzen denez, partaidetzazko toki garapena LGENFek finantzatutako laguntzari aplikatuko zaio. Hori, zehazki, erregelamenduaren 77. artikuluaren bidez arautzen da, hartan agintzen baita lankidetzarako laguntzak emanen direla. Laguntza horien artean daude partaidetzazko toki garapenaren estrategien prestaketa eta exekuziokoak, 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren arabera definituta.

Europako Batzordeak, 2022ko abuztuaren 31ko C (2022) 6017 Azken Betearazpen Erabakiaren bidez, Espainiako NPEaren 2023-2027 Plan Estrategikoa onetsi zuen. Agiri horretan jasotako neurrietako bat partaidetzazko toki garapena da, aurreko aldietako Nafarroako LEADER ekimen erkideen luzapen eta eguneratzean datzana.

Dokumentu horrek barne hartzen du 7119 LEADER lankidetzarako esku-hartzea, "Partaidetzazko toki garapenerako laguntza" izenekoa, atal hauekin: 7119.1 "LEADER prestatzeko laguntza", 7119.2 "Estrategiaren esparruan hautatutako eragiketen exekuzioa", 7119.3 "Tokiko ekintza taldeen arteko lankidetza jarduerak" eta 7119.4 "Tokiko ekintza taldeen kudeaketa, jarraipena, ebaluazioa eta animazioa"; baita horiek gauzatzeko kredituak ere, finantzabidearen arabera banakatuta: Nafarroako Gobernua eta Europar Batasuna. Ez dago laguntza publiko osagarririk edo estatu-laguntzarik aipatutako eragiketa horietarako eta haien gastu publikoaren %45 LGENFek kofinantzatzen du.

Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 86. artikuluak ezartzen duenez, diruz lagungarriak izanen dira programan 2023ko urtarrilaren 1etik 2029ko abenduaren 31ra benetan ordaindutako gastuak, eta, hortaz, "n+2" erregela aplikatuko da.

Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 22ko 70E/2022 Ebazpenaren bidez, tokiko ekintza taldeak izateko hautagai diren erakundeak hautatzeko deialdiaren oinarri arautzaileak onetsi ziren, Nafarroako 2023-2027 NPEPEaren esparruan. Ondoren, Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 26ko 201E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi hori ebatzi zen, honako hauek hautatu eta tokiko ekintza taldea izateko hautagaiaren izaera emanda: Cederna-Garalur Elkartea, EDER Partzuergoa, TEDER Elkartea eta Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoa; horrekin batera, haietako bakoitzaren lurralde-eremua onetsi zen eta esleitu ziren guztizko gastu publikoaren behin-behineko finantza zuzkidurak 2023-2027 aldirako partaidetzazko toki garapenaren estrategiak egiteko; horien guztizko gastu publikoa 20.700.000,00 eurokoa da, eta horietatik 11.385.000,00 euro Nafarroako Gobernuko aurrekontuek jartzen dituzte eta 9.315.000,00 euro, berriz, LGENFek.

Ondoren, Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren urriaren 18ko 252E/2022 Ebazpenaren bidez, partaidetzazko toki garapenaren estrategiak (LEADER) hautatzeko deialdia onetsi zen, Nafarroako 2023-2027 aldirako NPEaren Plan Estrategikoaren (NPEPE) esparruan. Deialdia 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 17koan. Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 29ko 59E/2023 Ebazpenaren bidez, partaidetzazko toki garapenaren estrategiak onetsi ziren, eta tokiko ekintza taldearen izaera eman zitzaien Cederna-Garalur Elkarteari, EDER Partzuergoari, TEDER Elkarteari eta Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoari, Nafarroako 2023-2027 NPEPEaren esparruan.

Ebazpen horren arabera, hautatutako tokiko ekintza talde berrien konpromisoetako bat da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin lankidetza-hitzarmen bat izenpetzea, estrategia kudeatzeko eta beren estrategietan proposatzen dituzten finantza zuzkidurak nola eman arautzeko. Talde horien eta departamentuaren arteko hitzarmen horiek Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 16ko 177E/2023 Ebazpenaren bidez onetsi ziren. Ebazpen horren bidez, gainera, urte anitzeko gastu-konpromisoak hartzea baimendu zen eta bidezko dirulaguntzak eman ziren, Nafarroako 2023-2027 NPEPEaren esparruan.

Gobernuak 2024ko uztailaren 3an hartutako 32122 Erabakiaren bidez, eta tokiko ekintza taldeen gastu-igurikimenen eta -aurreikuspenen arabera, Landa Garapeneko zuzendari nagusiari baimena eman zitzaion 7119 LEADER esku-hartzeari (partaidetzazko toki garapenaren estrategiak) lotutako urte anitzeko gastua berriz planifikatzeko, bai eta aitortutako tokiko ekintza taldeei dirulaguntza bat emateko ere, partaidetzazko toki garapenaren estrategiak gauza ditzaten. Erabaki horrek baimena ematen dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, gastu osoa handitzea ez dakarren aurrekontu-gastuaren urte anitzeko birprogramazioa egitea behar izanez gero, birprogramazio hori egin dezan organo eskudunaren dagokion administrazio egintzaren bidez, betiere egiaztatu ondoren ez dela urratzen "Partaidetzazko toki garapenerako laguntza (TGE)" izeneko 7119 LEADER lankidetzarako esku-hartzearen finantza-zuzkidura 2023-2027 programazio-ekitaldi osorako, ez eta haren "n+2" araua ere.

Erabaki horretan oinarrituta, urteko gastua bitan birprogramatu zen, 274E/2024 Ebazpenaren bidez eta 311E/2025 Ebazpenaren bidez. Azken ebazpen horren arabera, emandako diru kopuruak Nafarroako Gobernuaren 2026ko ekitaldiko Gastu-aurrekontuaren "NPEPE LGENF 2023-2027. Partaidetzazko toki garapena (Leader)" izeneko 720007 72300 7819 412103 partidaren kargura finantzatuko dira, bai, halaber, 2026tik 2029ra bitarteko aurrekontuetan horren baliokide diren partiden kargura.

Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 17ko 302E/2023 Ebazpenaren bidez, azpineurri hauetarako oinarri arautzaileak eta urte anitzeko deialdia onetsi ziren, Nafarroako 2023-2027 NPEPEaren esparruan: 7119.02.02 "Partaidetzazko toki garapenaren estrategiaren esparruan hautatuko eragiketen exekuzioa: tokiko ekintza taldeak", 7119.03 "Tokiko ekintza taldeen arteko lankidetza jarduerak" eta 7119.04 "Tokiko ekintza taldeen kudeaketa, jarraipena, ebaluazioa eta animazioa", hori guztia tokiko ekintza taldeekin, beren partaidetzazko landa garapenaren estrategiak (LEADER) gauzatzeko asmoz, sinatutako lankidetza-hitzarmenei jarraikiz.

Oinarri arautzaileen idazketan aldaketa txiki batzuk egitea komeni dela ikusi da, haiek sinplifikatzeko eta hobeki interpreta daitezen eta, halaber, ezarritako araudira egokitzeko eta hurrengo deialdiak hobeki kudeatzeko. Egindako aldaketak 10. oinarriko erreferentziako kostuei buruz eta 16.3 oinarrian aipatutako diruz lagundu ezin diren kostuei buruz sartutako berrikuntzen ondorio dira, bai eta egin beharreko beste doikuntza eta zuzenketa tekniko batzuen ondorio ere.

Komenigarritasun eta behar hori kontuan harturik, ebazpen honen helburua da Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 17ko 302E/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako oinarri arautzaileen eta urte anitzeko deialdiaren lehen aldaketa onestea, Nafarroako 2023-2027 NPEPEaren esparruan azpineurri hauetarako oinarri arautzaile berriak eta urte anitzeko deialdi berria ezarriz eta argitaratuz, ulergarriagoak izan daitezen, hobeki erabil daitezen eta administrazioa sinplifikatzea helburu: 7119.02.02 "PTGEaren exekuzioa: tokiko ekintza taldeak", 7119.03 "Tokiko ekintza taldeen arteko lankidetza jarduerak" eta 7119.04 "Tokiko ekintza taldeen kudeaketa, jarraipena, ebaluazioa eta animazioa", hori guztia tokiko ekintza taldeekin, beren partaidetzazko landa garapenaren estrategiak (LEADER) gauzatzeko asmoz, sinatutako lankidetza hitzarmenei jarraikiz eta, orobat, 177E/2023 Ebazpenaren bidez eta hari egin zaizkion ondorengo aldaketen bidez emandako laguntzen arabera.

2026tik 2029ra bitarteko urteetan, tokiko ekintza taldeek gastuak onartzeko eta ordaintzeko eskaerak aurkeztuko dituzte, nork bereak, ebazpen honen I. eranskineko 19. eta 23. oinarrietan ezarritakoari jarraituz.

Landa Dibertsifikaziorako eta Garapenerako Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena egin du ebazpen honi buruz.

Ebazpen hau maiatzaren 24ko 49/2023 Foru Dekretuaren azken xedapenetako lehenaren babesean ematen da. Dekretu horrek Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren gobernantza-sistema, antolaketa eta funtzionamendua arautzen ditu, Nafarroan NPEPEa kudeatu eta gauzatzeko eskualdeko agintaritza izendatzen du, eta NBEUFek eta LGENFek Nafarroan finantzatutako gastuak ordaintzen dituen erakundearen baimenari eusten dio, bai eta haren antolaketa eta funtzionamendua ezartzen ere.

Horrenbestez, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskumenak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidanak,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 17ko 302E/2023 Ebazpenaren bidez azpineurri hauetarako onetsi ziren oinarri arautzaileen lehenengo aldaketa, 2023-2027 aldirako: 7119.02.02 "PTGEaren exekuzioa: tokiko ekintza taldeak", 7119.03 "Tokiko ekintza taldeen arteko lankidetza jarduerak" eta 7119.04 "Tokiko ekintza taldeen kudeaketa, jarraipena, ebaluazioa eta animazioa"; hori guztia tokiko ekintza taldeekin, beren partaidetzazko landa garapenaren estrategiak (LEADER) gauzatzeko asmoz, sinatutako lankidetza-hitzarmenei jarraikiz, Nafarroako 2023-2027 NPEPEaren esparruan. Oinarri arautzaile berriak ebazpen honen I. eranskinean jasota daude, dagozkien eranskinekin batera.

Araudia ongi erabiltzea nahi denez, osorik argitaratzen da, arau guztiak bilduta eta sinplifikatuta.

2. Urte anitzeko laguntzen deialdia onestea, 2026tik 2029ra bitarteko aldirako, azpineurri hauetarako: 7119.02.02 "PTGEaren exekuzioa: tokiko ekintza taldeak", 7119.03 "Tokiko ekintza taldeen arteko lankidetza jarduerak" eta 7119.04 "Tokiko ekintza taldeen kudeaketa, jarraipena, ebaluazioa eta animazioa".

3. Finantza zuzkidurak baimendu egin dira eta tokiko ekintza taldeei eman zaizkie Nafarroako Gobernuaren 2026ko ekitaldiko Gastuen Aurrekontu Orokorreko "NPEPE LGENF 2023-2027. Partaidetzazko toki garapena (Leader)" izeneko 720007 72300 7819 412103 partidaren kargura eta 2027tik 2029ra bitarteko aurrekontuetan horren baliokide diren partiden kargura, abuztuaren 16ko 177E/2023 Ebazpenaren arabera eta horren aldaketa indardunen arabera departamentuarekin izenpetutako hitzarmenaren bidez, eta Gobernuak 2024ko uztailaren 3ko bilkuran hartutako 32122 Erabakiarekin bat.

4. 7119 LEADER "Partaidetzazko toki garapenerako laguntza" izeneko esku-hartzea kudeatzeko oinarri arautzaileak Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean erregistratuko dira, laguntza hauek arautzen dituen hitzarmenari esleitutako identifikazio-kodearekin (712835).

5. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 20an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.

I. ERANSKINA.–OINARRI ARAUTZAILEAK, 2023-2027 EXEKUZIO ALDIRAKO, AZPINEURRI HAUETARAKO: 7119.02.02 "ESTRATEGIAREN ESPARRUAN HAUTATUTAKO ERAGIKETEN EXEKUZIOA: TOKIKO EKINTZA TALDEAK", 7119.03 "TOKIKO EKINTZA TALDEEN ARTEKO LANKIDETZA JARDUERAK, ETA 7119.04 "TOKIKO EKINTZA TALDEEN KUDEAKETA, JARRAIPENA, EBALUAZIOA ETA ANIMAZIOA"

(7119 Partaidetzazko toki garapena-Leader. 2023-2027ko NPEaren Plan Estrategikoa Nafarroan)

I. ATALA.–JARDUKETAREN XEDEA ETA LURRALDE EREMUA

1. oinarria.–Esku-hartzearen deskribapena.

7119 esku-hartzea (Partaidetzazko toki garapena-LEADER) (2021/2115 EB Erregelamenduaren 77. artikulua) Nafarroako 2023-2027 NPEaren Plan Estrategikoan dago jasota (aurrerantzean, Nafarroako 2023-2027 NPEPE), azpineurri hauetan banatuta:

  • 7119.02. Estrategiaren esparruan hautatutako eragiketen exekuzioa:
    • 7119.02.01. PTGEaren exekuzioa: sustatzaile publiko eta pribatuak.
    • 7119.02.02. PTGEaren exekuzioa: tokiko ekintza taldeak.
  • 7119.03. Tokiko ekintza taldeen arteko lankidetza jarduerak.
  • 7119.04. Tokiko ekintza taldeen kudeaketa, jarraipena, ebaluazioa eta animazioa.

Agiri honen helburua da oinarri arautzaileak ezartzea 7119.02.02 "PTGEaren exekuzioa: tokiko ekintza taldeak", 7119.03 "Tokiko ekintza taldeen arteko lankidetza jarduerak" eta 7119.04 "Tokiko ekintza taldeen kudeaketa, jarraipena, ebaluazioa eta animazioa" azpineurrietarako, non Nafarroako tokiko ekintza taldeak baitira sustatzaileak eta zuzeneko onuradunak, bat etorrita Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 29ko 59E/2023 Ebazpenarekin eta abuztuaren 16ko 177E/2023 Ebazpenarekin, eta geroagoko aldaketekin. Ebazpen horien bidez, hurrenez hurren, PTGEak onetsi eta tokiko ekintza taldearen izaera eman zitzaien zenbait erakunderi, eta urte anitzeko gastu konpromisoa baimendu zen, bidezko dirulaguntzak eman ziren eta tokiko ekintza taldeekin sinatutako lankidetza hitzarmenak onetsi ziren haien partaidetzazko toki garapenaren estrategiak (LEADER) ezartzeko, Nafarroako 2023-2027 NPEPEaren esparruan.

2. oinarria.–Lurralde eremua.

1. oinarrian adierazitako azpineurriak tokiko ekintza talde bakoitzari esleitutako lurralde eremuan aplikatuko dira, tokiko ekintza taldearen eta Departamentuaren arteko lankidetza hitzarmenean ezarritakoaren arabera, Nafarroako 2023-2027 NPEPEaren 7119 neurriaren (Partaidetzazko toki garapena-LEADER) esparruan, bat etorrita hitzarmen horiek onetsi zituen Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 177E/2023 Ebazpenarekin eta haren geroagoko aldaketekin; izan ere, ebazpen horren bidez, urte anitzeko gastu konpromisoa baimendu zen, bidezko dirulaguntzak eman ziren eta tokiko ekintza taldeekin sinatutako lankidetza hitzarmenak onetsi ziren, haien partaidetzazko toki garapenaren estrategiak (LEADER) ezartzeko, Nafarroako 2023-2027 NPEPEaren esparruan.

II. ATALA.–PTGEAREN EXEKUZIOA: TOKIKO EKINTZA TALDEAREN PROIEKTU BEREKIAK ETA TOKIKO EKINTZA TALDEEN ARTEKO LANKIDETZA JARDUERAK (7119.02.02 ETA 7119.03)

3. oinarria.–Laguntzen xedea.

1. 7119.02.02 (PTGEaren exekuzioa: tokiko ekintza taldearen proiektu berekiak) azpineurriaren xedea da partaidetzazko toki garapenaren estrategiak aplika daitezen sustatzea, tokiko ekintza taldeek berek sustatutako proiektuen bidez.

2. 7119.03 (Tokiko ekintza taldeen arteko lankidetza jarduerak) azpineurriaren xedea da tokiko ekintza taldeen arteko lankidetza sustatzea lurraldean, nazioartean eta lurraldeen artean, ezagutza praktikoak trukatzea eta lurraldean LEADER ikuspegiarekin lotutako jardunbide egokiak aplikatzea. Horri dagokionez, honela ulertuko dira:

a) Lurralde lankidetzako proiektua: Nafarroako tokiko ekintza taldeek egiten dutena, beren artean eta/edo Espainiako beste lurralde batzuetako taldeekin.

b) Nazioarteko lankidetzako proiektua: Nafarroako tokiko ekintza taldeek egiten dutena Europako beste lurralde batzuekin.

4. oinarria.–Laguntzaren xede diren pertsonak.

7119.02.02 eta 7119.03 azpineurriak egoitza soziala Nafarroan duten tokiko ekintza taldeei zuzenduta daude. Proiektu bereki bat eta/edo lankidetza proiektu bat aurkeztu behar dute, kasuan kasuko partaidetzazko toki garapenaren estrategiaren ekintza planarekin loturik.

5. oinarria.–Aurreikusitako proiektu motak.

1. Proiektuek, 7119.02.02 eta/edo 7119.03 azpineurrien bidez finantzagarriak izateko, kasuan kasuko tokiko ekintza taldearen PTGEan zehaztutako ekintza planaren barnean sartuta egon behar dute, tokiko ekintza taldearen eta Departamentuaren arteko lankidetza hitzarmenean ezarritakoaren arabera, Nafarroako 2023-2027 NPEPEaren 7119 neurriaren (Partaidetzazko toki garapena-LEADER) esparruan, bat etorrita hitzarmen horiek onetsi zituen Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 177E/2023 Ebazpenarekin eta haren geroagoko aldaketekin; izan ere, ebazpen horren bidez, urte anitzeko gastu konpromisoa baimendu zen, bidezko dirulaguntzak eman ziren eta tokiko ekintza taldeekin sinatutako lankidetza hitzarmenak onetsi ziren, haien partaidetzazko toki garapenaren estrategiak (LEADER) ezartzeko, Nafarroako 2023-2027 NPEPEaren esparruan.

2. Proiektuak gauzatzeko gehieneko epea bi urtekoa izanen da, laguntza emateko ebazpena ematen denetik zenbatuta.

3. Lankidetza proiektuen kasuan, fase hauek bereizten dira:

a) Prestakuntza-fasea: proiektua zehazteko eta idazteko aurretiazko kudeaketekin, gauzatze metodologiarekin eta proiektuko parte-hartzaileen arteko lankidetza akordioarekin loturiko gaiak biltzen ditu.

b) Gauzatze-fasea: proiektuan idatzitakoa gauzatuko da, proiektuan parte hartzen duten guztien artean sinatutako akordioaren esparrua errespetatuz.

6. oinarria.–Laguntza jasotzeko bete beharrekoak.

Laguntzak jasotzeko, tokiko ekintza taldeak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

1. Tokiko ekintza talde gisa aukeratua izatea eta dagokion lankidetza hitzarmena sinatu izana Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin, bere partaidetzazko toki garapenaren estrategia (LEADER) ezartzeko, Nafarroako 2023-2027 NPEPEaren esparruan.

2. Dagokion azpineurrian aurrekontua izatea proiektua gauzatzeko, indarrean den hitzarmenaren finantza-koadroaren arabera. Tokiko ekintza taldeak gehienez ere bost proiektu bereki gauzatzen ahalko ditu 7119.02.02 azpineurriaren kargura, aldi osoan zehar, 7119.02 azpineurriari guztira esleitutako zenbatekoaren %10 gainditu gabe; horretarako, honako hauen artean aukeratzen ahalko da:

a) Dagokion zenbatekoa gordetzea, 7119.02.01 "PTGEaren exekuzioa: sustatzaile publiko eta pribatuak" azpineurriaren deialdian argitaratuz, tokiko ekintza taldeko erabaki-organoak proiektua onetsi eta Landa Dibertsifikaziorako eta Garapenerako Zerbitzuari jakinarazi ondoren.

b) Landa Dibertsifikaziorako eta Garapenerako Zerbitzuari dagokion laguntza eskaera egitea, behin 7119.02.01 azpineurriaren deialdia itxita dagoela eta funtsak gelditzen direla egiaztatuta.

3. Gastuak onartzeko eta ordaintzeko eskaerak behar bezala aurkeztea, 19. eta 23. oinarrien arabera. Proposatutako proiektua horretarako ezarritako memoria-txantiloiaren arabera aurkeztu beharko da:

a) Frogatu beharko du ekarpenen bat egiten diola bere partaidetzazko toki garapenaren estrategiaren helburuetako bati.

b) Honako eduki hau izanen du gutxienez:

–Proiektua sustatzen edo koordinatzen duen tokiko ekintza taldearen deskribapena.

  • Lankidetza proiektuetarako, gainera, proiektuan parte hartzen duen talde bakoitzaren deskribapena eta tokiko ekintza taldea izatearen ziurtagiria.
  • Aplikazio eremu geografikoa.

–Proiektuaren ezaugarriak:

  • Mugarriak eta helburuak.
  • Ezarpen/inbertsio/eragiketa plana.
  • Aurrekontua / ekonomia- eta finantza-plana /finantzaketa.

Proiektuaren memoria aurkeztu beharko da, lehenik, gastua onartzeko eskaera egiten den unean, aurreikusitako jarduketak adierazita, eta, ondoren, ordainketa eskaera bakoitzarekin batera, ordura arte gauzatutako jarduketak adierazita.

4. Honelako jarduerei lotutako proiektuen kasuan:

–Turismoa, ostatu-zerbitzuak, aisialdikoak eta antzekoak: departamentu eskudunak emandako aldeko txostena behar da.

Hala badagokio, ingurumen-inpaktuaren balorazioa egin beharko da, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen arabera. Era berean, proiektu motagatik egokia den beste edozein txosten.

Nolanahi ere, unitate arduradunek zehazten dituzten neurri zuzentzaileak aplikatuko dira eta, hala badagokio, obra-lizentzia eskatuko da.

5. Lankidetza proiektuetarako: proiektuan parte hartzen duten tokiko ekintza taldeen arteko lankidetza hitzarmena. Bertan, proiektua zer tokiko ekintza taldek koordinatuko duen zehaztu beharko da. Gutxienez, tokiko beste ekintza talde batekin parte hartu beharko du.

Espainiako edo nazioarteko tokiko ekintza taldeek parte hartzen badute, tokiko ekintza talde koordinatzaileari dagokion autonomia erkidegoko edo herrialdeko kudeaketa-agintaritza arduradunak proiektuari emandako onarpena aurkeztu beharko da (edo horren baliokidea den agiria).

6. Laguntza eskaeraren xedeko inbertsioak/gastuak hasita ez egotea eskaera aurkezten den eguna baino lehen, kostu orokorrak eta proiektua garatzeko lizentziak kenduta, betiere 2022ko abuztuaren 31ren ondorengoak badira –Batzordeak egun horretan eman zuen C (2022) 6017 Azken Betearazpen Erabakia, Nafarroako 2023-2027 NPEPE onesten duena–.

7. oinarria.–Tokiko ekintza taldearen konpromisoak eta betebeharrak.

Tokiko ekintza talde onuradunak konpromiso hauek hartzen ditu:

a) Gardentasun betebeharraren gaineko adierazpena aurkeztea dirulaguntza eman zaiola jakinarazi eta hilabeteko epean, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz eta 32. oinarrian ezarritakoarekin bat.

b) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

c) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan adierazitako debeku-egoeretan ez egotea.

d) Taldearen PTGEak estalitako lurraldean garatzea eragiketa.

e) Proiektua gauzatzea gastua onartzeko ebazpenean adieraziko den epean, deusetan galarazi gabe bidezko arrazoiak daudenean onartzen ahal diren luzapenak, 22. oinarrian ezarritakoarekin bat.

f) Laguntzak jasotzeko, proiektuarekin loturiko gastuak eta ordainketak justifikatzea, proiektua gauzatzeko eta justifikatzeko ezarritako epeetan, eta dagozkion dokumentuak gordetzea, elektronikoak barne.

g) Kostuen moderazioari dagokiona betetzea, 10. oinarriari jarraikiz.

h) Taldeak hartzen duen forma juridikoa edozein dela ere, kontabilitate analitikoko, kostuen kontabilitateko edo antzeko sistema bat eramatea, diru-sarrerak eta gastuak dagozkien proiektu edo jarduerei egoztea ahalbidetuko duena, gastu orokorrak izaeraren arabera sailkatutako kontzeptuetan banakatu ahal izateko, estrategia 18. oinarrian ezarritako eran kudeatzeko.

i) Xede bererako beste dirulaguntza batzuk eskatu edo jaso izanaren berri ematea.

j) Bidezkoa bada, bost urtez mantentzea laguntzaren xedeko inbertsioak, dirulaguntzaren azken ordainketaren ebazpenaren egunetik hasita, ezinbesteko kasuetan izan ezik.

k) Jendeari eragiketaren helburuaren berri eta LGENFek emandako laguntzaren berri ematea, 33. oinarrian ezarritako baldintzak betez.

l) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari helaraztea azpineurrien ebaluaziorako eta jarraipenerako adierazleak prestatzeko behar diren datuak.

m) Laguntza ongi eman dela eta gerora konpromisoei eutsi zaiela egiaztatzeko behar diren kontrolak eta egiaztapenak onartzea. Egiaztapen lan horiek honako hauek egin ditzakete: Europako Batzordeak, NBEUF-LGENF laguntzen erakunde ordaintzaileak, Nafarroako 2023-2027 NPEPEaren kudeaketa-agintaritzak, Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiak, Kontuen Auzitegiak, Nafarroako Kontuen Ganberak eta Nafarroako Gobernuaren fiskalizazio-organoek.

n) Nafarroako 2023-2027 NPEPEaren kudeaketa-agintaritzak zehazten duen beste edozein.

8. oinarria.–Kostu diruz lagungarriak.

1. Hauek dira 7119.02.02 eta 7119.03 azpineurrien kostu diruz lagungarriak:

a) Ondasun higiezinak hobetzea, hau da, premia berrietara egokitzea ahalbidetzen duten inbertsioak egitea, konponketa soilez eta mantentze-lanez harago.

b) Ekipamendu-ondasunen hornidura: makina eta ekipo berriak alokatzea eta erostea, ekipo informatikoak barne, baita makineriarako eta ekipamendurako instalazioak eta tresneria ere.

c) Aurreko a) eta b) letretako gastuekin lotutako kostu orokorrak (atal horien %12ra mugatuta): proiektuen erredakzioa, obra zuzendaritzak, analisiak, saiakuntzak, muntaketa eta eragiketako ingeniaritza eta obra lizentziak.

d) Inbertsio ukiezinak: programa informatikoen erosketa, garapena eta lizentziak.

e) Proiektua sustatzeko eta zabaltzeko materialak, aretoen alokairua eta laguntza teknikoak.

f) Proiektuaren xedearekin zerikusia duten bestelako laguntza teknikoak, diruz lagun daitekeen aurrekontu osoaren %80ra mugatuta.

g) Langile propioen zuzeneko gastuak, betiere proiektuak justifikatzen badu. Langile propioentzako laguntzaren gehieneko zenbatekoa 16. oinarrian 7119.04 azpineurrirako zehaztutakoa izanen da. 7119.02.02 azpineurriko proiektuetan, langile propioen gastuak diruz lagun daitekeen zenbateko osoaren %20ra mugatuko dira.

h) Langile propioen bidaia gastuak (joan-etorriak, aparkalekuak eta bidesariak) eta dietak.

i) Langile propioen zeharkako gastuak. Kalkulatuko dira g) ataletik ateratzen diren gastu diruz lagungarrien %7,85eko tasa finkoa hartuta.

2. 7119.03 azpineurriko lankidetza proiektuak bi fasetan eskatzen ahalko dira, gastu diruz lagungarrien tipologia honekin:

a) Proiektua prestatzeko fasea:

i. Proiektua prestatzeko laguntza teknikoa (gai zehatzetarako aholkularitzak, itzulpen kostuak, esperientziak trukatzeko bidaiak antolatzeko kostuak...).

ii. Langile propioen zuzeneko gastuak, betiere proiektuak justifikatzen badu, 8.1.g) oinarrian adierazitakoaren arabera.

iii. Langile propioen zeharkako gastuak. Kalkulatuko dira a.ii) ataletik ateratzen diren gastu diruz lagungarrien %7,85eko tasa finkoa hartuta.

b) Proiektua gauzatzeko fasea:

i. Nafarroan ezarritako tokiko ekintza taldeei dagozkienak: oinarri honetako 1.a) eta 1.i) bitarteko ataletan jasotakoak.

ii. Baterako ekintzaren gastu komunak: oinarri honetako 1. ataleko a) letratik f) letrara bitarte jasotakoak; Nafarroan ezarritako tokiko ekintza taldeei dagokien zatia izanen da finantzagarria, behar bezala justifikatuta eta modu proportzionalean betiere, gainerako talde parte-hartzaileekin sinatutako lankidetza hitzarmenean ezarritakoaren arabera.

3. Honako hauek ekarritako kostuak ez dira diruz lagungarriak:

a) Lurrak eta ondasun higiezinak erostea, eta horiek eskuratzearekin lotutako gastuak.

b) Ordezpen huts diren inbertsioak, salbu eta erosten diren makinak edo ekipamendua aurrekoak ez bezalakoak badira, erabilitako teknologiagatik, haien errendimenduagatik edo 10 urtetik gorako antzinatasuna izateagatik.

c) Errentamendu finantzarioa eta/edo erosteko aukera duen errentamendua makinak eta ekipamenduak eskuratzeko.

d) Bigarren eskuko makinak eta ekipamenduak erostea, faktura, ordainagiri eta tasazio-txostenaren bidez justifikatuta ez badago. Haietan merkatuko prezioa justifikatu beharko da, eta adierazi ondasuna ez dela laguntza nazionalarekin edo Europar Batasunaren laguntzarekin finantzatu erosketa edo finantza-errentamendua egin aurreko bost urteetan.

e) Ibilgailuak, salbu eta proiektuaren helburua lortzeko egokitzapenen bat –teknikoa nahiz erabilerarena– egina dutenak, dauzkaten ezaugarriengatik helburu horretarako bakarrik erabil badaitezke.

f) Material suntsikorra.

g) Eskudiruzko ordainketak.

h) Gastu orokorrak eta industria mozkina.

i) Laguntza eskaera aurkeztu aurretik egindako inbertsioak eta/edo gastuak, 1.d) atalean definitutako kostu orokorrak eta proiektua garatzeko lizentziak izan ezik, 2022ko abuztuaren 31tik aurrera egin badira, hori baita 2023-2027 NPEPEak indarra hartzeko data.

j) Entitate onuradunak berreskura dezakeen BEZa ordaintzeko gastuak, interes zordunak eta eragiketa finantzarioen gastuak. Laguntzaren xede den jarduerarengatik BEZaren aitorpena egiten ez duten pertsona juridikoentzat baino ez da diruz lagunduko BEZa. Hori hala dela egiaztatzeko, pertsona juridikoek salbuespen-ziurtagiria aurkeztu beharko dute, salbuespenaren kasuistika guztiekin. Pertsona juridiko horrek BEZaren aitorpena egitera behartzen duen beste jarduera mota bat egiten badu, kontrolatu beharko da ez dela zerga horren kenkaria egin diruz lagundutako fakturengatik. Kasu horretan, entitate onuradunak dagokion BEZaren aitorpena aurkeztu beharko du.

k) Ikuspuntu tekniko, ekonomiko, sozial eta finantzariotik eta enpresa planean garatutako jarduerarekiko koherentziarenetik, gauzatzeko beharra eta bideragarritasuna behar bezala egiaztatuta ez dauden inbertsioak. Gainera, inbertsioak, egin nahi den jarduerarekin alderaturik, tamaina edo edukiera aldetik gehiegizkoak direnean, justifikatu gabeko inbertsiotzat hartzen ahal dira; berdin jardueraren orientazioari egokiak ez zaizkionak.

l) Diruz lagunduriko jardueraren izaerarekin bat ez datozenak.

m) Animaliak erosteko eta landaketak egiteko gastuak.

4. Azpikontratazioak. Ulertuko da azpikontratazioa egiten dela onuradunak hirugarrenekin hitzartzen duenean proiektua zati batean gauzatzea, nahiz eta berez egin ditzakeen jarduerak izan, badituelako horretarako baliabideak. Dirulaguntzaren xedeko gastuaren zenbatekoaren %20 azpikontratatzen ahalko da hirugarrenekin, gehienez, baldin eta:

a) Deialdi honetan zehaztutako gastu diruz lagungarriak badira.

b) Laguntzen eskaeran adierazten bada eta organo emaileak baimentzen badu gastu hori gastu diruz lagungarrien artean sartzea, 10. oinarrian ezarritako kostuen moderazioa betetzen dela ziurtatuta betiere.

c) Dirulaguntzak jasotzeko desgaiturik dauden entitateak ez badira.

d) Ez badira deialdi berean dirulaguntzak eskatu eta horiek lortu ez dituzten entitateak, beharkizunak ez betetzeagatik edo gutxieneko puntuazioa ez lortzeagatik.

e) Gastu horiek justifikatzen badira faktura eta ordainagiria aurkeztuta.

9. oinarria.–Laguntza kalkulatzeko sistema.

1. Laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, proiektuan aurreikusitako kostu diruz lagungarriak hartzen dira oinarritzat. Tokiko ekintza talderako gehieneko laguntza gastu diruz lagungarrien %100 da, eta 200.000,00 euro proiektuko.

2. LGENFek laguntza osoaren %45eko parte-hartzea izanen du kostu publiko diruz lagungarrian.

10. oinarria.–Kostuen moderazioa.

1. Dirulaguntzak ematean gastu publikoaren efizientzia bilatzen duen ekonomia-printzipioaren arabera, Plan Estrategikoaren esku-hartzeen eta Nekazaritza Politika Erkidearen beste laguntza batzuen kudeaketa- eta kontrol-sistema arautzen duen abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuaren 82. artikuluak eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluak exijitzen dute proposatutako kostuen moderazioa egiaztatzea, eta horren ebaluaziorako metodologia zehazten dute.

2. Tokiko ekintza taldeak Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea bete beharko du. Horretarako, arduradun administratibo eta finantzarioak egindako txostena aurkeztuko du laguntza eskaerarekin batera, egin asmo den kontratazio prozedura aipatuz.

3. Kontratu Publikoei buruzko Legea betetzeko eta kostuen moderazioa lortzeko, honako kasu hauek ezartzen dira:

3.1. Ahal den guztietan, oinarri honetako 4.1 atalean ezarritako erreferentziako kostuen metodoa aplikatuko da.

3.2. Oinarri honetako 4.1 atalean ezarritako erreferentziako kostuetako bat ere aplikagarria ez denean:

3.2.1. Munta txikiko kontratuetarako, nahitaez aurkeztu behar da hiru eskaintza konparatzen dituen justifikazioa, 4.2 atalaren arabera, edo balorazio batzordearen justifikazioa, 4.3 atalaren arabera, kasua zein den.

3.2.2. Gainerako kontratazioetan, kostuen moderazioa egiaztatzeko, adjudikazio prozedurak Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea betetzen duela ziurtatzen duen adierazpena aurkeztuko da. Halakoetan, proformako faktura edo aurrekontuaren ordez fede-emaile publikoak izenpetutako kontratuaren unitate kudeatzaileak egindako txosten arrazoitu bat aurkezten ahalko da, zeinean azalduko baitira ase nahi diren beharren izaera eta neurria, xedearen egokitasuna beharrak asetzeko, kontratuaren xede diren prestazioen ezaugarriak eta balio zenbatetsia, prezioa merkatuarekin bat datorren, kontrataziorako prozeduraren hautaketa eta, kasua bada, kaudimen irizpideak, adjudikazio irizpideak, eta kontratuaren xedearekin duten lotura, bai eta ondasun edo zerbitzuen hartzaile diren pertsonen beharrizan zehatzak eta haien inguruabarrak ere, eta beharrezkotzat jotzen diren beste guztiak.

4. Kostuen moderazio printzipioa aplikatzen dela bermatzeko, honako sistema hauek erabiliko dira, kasu bakoitzean dagokionaren arabera eta lehentasun ordena honi jarraituz:

4.1. Erreferentziako kostuak (zenbatekoak BEZik gabe hartuta): zenbateko diruz lagungarria izanen da entitate eskatzaileak aurkeztuaren eta modulu hauek aplikatzearen ondoriozkoaren arteko txikiena:

4.1.2. Proiektu teknikoaren edo memoria baloratuaren gainean:

4.1.2.1. Honela kalkulatzen da erreferentziako kostuaren balioa, euro/m² eraikitan neurtua: eraikuntzako oinarrizko modulua (616,20 euro/m² eraikia) aurkeztutako proiektuaren bi koefizienterekin haztatua –bata establezimenduaren tipologiari dagokiona (TK) eta bestea obra-intentsitateari dagokiona (IK)–, taula honetan agertzen den bezala:

OBRA-INTENTSITATEA

Eraikitze/egokitzapenaren tipologia

TK IK

Eraikuntza/egokitzapen orokorra

Egokitzapena, egitura eta zimenduak ukitu gabe

Eraberritze partzial
espezifikoa (irisgarritasuna edo energia-efizientzia hobetzeko)
1

Eraikuntza,
hargunerik
gabeko lurretan

IK (a) = 1

IK (b) = 0,75

IK (c) = 0,3

IK (d) = 1,15

Bulegoak eta merkataritzako lokalak

Honako hauetarako higiezinak: bulegoak (administratibo zein teknikoak, konpartimentuetan banatuak zein ez), eta berariazko instalaziorik behar ez duten saltokiak

TK (a) = 1,4

862,68

647,01

258,80

992,08

Gizarte, kultura edo hezkuntza zentroak

Honako hauetarako higiezinak: gizarte eta kultura erabilerakoak, erabilera anitzeko gelak, liburutegiak, haurtzaindegiak, akademiak, jantokiak eta erakustaretoak

TK (b) = 1,65

1.016,73

762,55

305,02

1.169,24

Kontsultategiak eta laborategiak

Honako hauetarako higiezinak: fisioterapia eta nutrizio kontsultategiak, albaitari-klinikak, kalitate-laborategiak eta abar

IK (c) = 1,74

1.072,19

804,14

321,66

1.233,02

Ostalaritza/janari-­lantegiak

Landa-ostatuak, jatetxeak, kafetegiak eta bestelako establezimenduak, funtzionamendurako instalazio espezifikoak behar dituztenak, esaterako janari-lantegiak, janari prestatuko establezimenduak, okindegiak, gaztandegiak

IK (d) = 2,10

1.294,02

970,52

388,21

1.488,12

Ekoizpen zentroak

Higiezinak, ekoizpen jarduera jakin bat duten industria nabeetan kokatuak

TK (e) = 0,88

542,26

406,69

162,68

623,59

(1) Eraberritze partzialeko bi motak dituzten obra proiektuetan, "IK (b): egokitzapena, egitura eta zimenduak ukitu gabe" motakotzat hartuko da obra-intentsitatea.

4.1.2.2. Proiektuan sartutako instalazio fotovoltaikoen kasuan, gehieneko kostu hautagarria bi osagai hauen batura izanen da:

–Panel fotovoltaikoetan instalaturiko potentziari (P) dagokion erreferentziako kostua, formula honen arabera:

P

POTENTZIA PANELETAN (kWp)

ERREFERENTZIAKO KOSTUA
(euro/kWp) (BEZik gabe)

P<=5

4.082,50 + B

5<P<=20

2.850,00-(70 x P) + B

P>20

1.510,00-(3 x P) + B

–P instalatutako potentzia erpina da; eta B bateriak erabiliz gero gehitu behar den batugaia, erabilitako bateria motaren araberakoa:

BATERIA MOTA

B

(euro/kWp) (BEZik gabe)

Litioa

750,00

Bestelako bateriak

200,00

Bateriarik gabe

0,00

4.1.2.3. Ibilbideak eta bidezidorrak eraikitzeko edo hobetzeko (seinaleak barne): 1.675,00 euro/km.

4.1.3. Proformako fakturen gainean:

4.1.3.1. Ekipamendu-ondasunak (metro koadro erabilgarria, proiektu teknikoan edo memoria baloratuan ezarritako azaleraren arabera):

TIPOLOGIA

SUKALDERIK GABE

SUKALDEAREKIN

Merkataritzako lokalen edo bulegoen ekipamendua [Ct(a)]

325,00

440,00

Gizarte-, kultura- edo hezkuntza-zentroen ekipamendua [Ct(b)]

325,00

440,00

Kontsultategi eta laborategien ekipamendua [Ct(c)]

440,00

Landa-ostatura, ostalaritzara eta janari-lantegietara bideratutako establezimenduen ekipamendua [Ct(d)]

440,00

Ekoizpen zentroen ekipamendua [Ct(e)]

325,00

440,00

4.1.3.2. Komunikazio plana (modulu honetarako erreferentziako kostu unitarioa kalkulatzen da modulua osatzen duten elementuen erreferentziako kostu unitarioak batuz, eta barnean hartzen dituen elementuen konbinazioak zehaztuko du):

ELEMENTUA

AZALPENA

ERREFERENTZIAKO KOSTUA

(euro/elementu)

1

Branding-a

Irudi korporatiboaren diseinua, logotipoa, paper-gauzen diseinua, sare sozialen diseinua...

1.900,00

2

Proiektuaren webgunea diseinatzea eta sortzea

Web diseinua eta sorrera, edukien edizioa, ostatatzea eta mantentze-lanak

2.150,00

3

Proiektua sustatzeko bideoa

Proiektua eta haren emaitzak sustatzeko eta/edo zabaltzeko bideo profesionala (azpitituluak eta itzulpena barne)

4.500,00

4

Argitalpenak komunikabideetan

Argitalpenak komunikabideetan: irratiko iragarkiak, prentsako edo telebistako iragarkiak, etab.

10.000,00

5

Dibulgazio-materiala sortzea

Paper-gauzak eta antzekoak (batez ere, bi dimentsioko euskarria dutenak): liburuxkak, flyerrak, triptikoak, kartelak, roll up-ak, biniloak eta bestelakoak diseinatzea, maketatzea eta inprimatzea

2.150,00

1-5

Komunikazio plana

Aurreko elementuen edozein konbinazio biltzen duen komunikazio plana

Planean sartutako
elementuen erreferentziako kostuen batura

4.1.3.3. Jardunaldien edo prestakuntza-ekintzen cateringa:

MOTA

ERREFERENTZIAKO
KOSTUA (euro/pertsona)

Kafea hartzeko atsedenaldirako cateringa

15

Aperitiborako eta bazkarirako cateringa

26

4.1.3.4. Autobusa alokatzea dibulgazio jardunaldi, azoka, mintegi edo biltzarrerako (kilometroak ≤ 450 km eta iraupena ≤ 10 h):

PLAZA KOPURUA

ERREFERENTZIAKO
KOSTUA (eurotan)

25 baino gutxiago

548,00

26 - 38

673,00

39 - 55

815,00

55 baino gehiago

877,00

4.1.3.5. Dietak:

KONTZEPTUA

ERREFERENTZIAKO
KOSTUA (BEZik gabe)

Ostatua (gosaria barne)

90,50 euro pertsonako eta eguneko

Otordua (bazkaria edo afaria)

26,00 euro pertsonako eta bazkariko

4.1.3.6. Aurrekoak ez diren beste ordainsari batzuk, laguntza teknikoa emateagatik proiekturako behar ziren lanei, ikerketei eta prozedurei: 45 euro/ordu.

4.2. Eskaintza desberdinak alderatzea: erreferentziako kostuak aplikatzekoak ez direnean erabiltzen da. Gutxienez hiru aurrekonturen artean (proformako fakturak eta/edo proiektua edo memoria teknikoa, dagokiona) hautatzean datza. Entitate eskatzaileak horiek aurkeztu beharko ditu eskaerarekin batera, baldin eta proiekturako eskatutako aurrekontu guztiaren zenbatekoa 5.000 eurotik gorakoa bada.

Eskaintzak enpresa hornitzaile independenteek eginak izan beharko dira, eta obra, ondasun edo zerbitzu proiektu beraren gainean prestaturiko aurrekontu, eskaintza edo proformako fakturekin justifikatu behar dira, merkatuko preziora egokitzen dela justifikatzeko.

Horrez gain, proformako fakturek eta/edo aurrekontuek izan behar dute legeak eskatzen duen informazioa, enpresa hornitzailea identifikatzen duten datuen informazio fidagarria bilduta eta, orobat, zehatz-mehatz azalduta entregatu beharreko ondasunaren ezaugarri teknikoak, lan egiteko gaitasunak, tamaina eta abar.

Zenbateko diruz lagungarria finkatzeko, ikuspuntu ekonomikotik onuragarriena den proposamenean agertzen den zenbatekoa hartuko da oinarri.

4.3. Ebaluazio batzordea: eskatutako gastuari ezin bazaizkio aplikatu erreferentziako kostuak ez eta eskaintza desberdinen alderaketa ere, haren ezaugarri bereziak direla-eta ezinezkoa delako xedeko lana edo hornidura egiten duten enpresa bat baino gehiago aurkitzea. Halakoetan, entitate eskatzaileak memoria bat aurkeztu behar du eskaintza bakarra justifikatzeko. Tokiko ekintza taldeko talde teknikoko hiru kidek osatutako ebaluazio batzorde batek txosten bat eginen du azaltzeko ebaluazioa nola egin den eta zein aurrekontu onartu duen: aurkeztutakoa edo beste bat.

5. Kasuan kasuko akats zuzenketak egin ondoren, taldeak aurkeztutako agiriak nahikotzat jotzen ez badira, kostuen moderazioa behar den bermearekin aplikatu ezin zaien kostuak ez dira diruz lagungarritzat joko.

6. Nolanahi ere, kostuen moderazioa behar bezala aplikatu dela egiaztatzeko kontrolak laguntza esleitu aurretik eginen dira, laguntza eskaeran oinarrituta, eta, beharrezkoa bada, azken ordainketa egin aurretik osatuko dira, taldeak aurkeztutako ordainketa eskaeran oinarrituta. Taldeak eskatutako aldaketen kasuan ere eginen da egiaztapena.

7. EBko beste estatu kide batzuetako tokiko ekintza taldeekin egindako lankidetza proiektuetan, Nafarroako taldeek dagokion foru legeriaren arabera egiaztatuko dute kostuen moderazioa, deusetan galarazi gabe Espainiako edo Europar Batasuneko araudia, talde horiei aplikatzekoa zaien zatian.

III. ATALA.–TOKIKO EKINTZA TALDEEN KUDEAKETA, JARRAIPENA, EBALUAZIOA ETA ANIMAZIOA (7119.04)

11. oinarria.–Laguntzaren xedea.

7119.04 azpineurriaren xedea da Nafarroako 2023-2027 NPEPEaren 7119 esku-hartzea abian jartzen eta gauzatzen parte hartzen duten tokiko ekintza taldeen funtzionamendu gastu batzuk (funtzionamendu gastuak, langileenak, lokalenak, prestakuntzakoak eta laguntza teknikokoak) finantzatzea. Zehazki:

a) Kudeaketa gastuak: 13. oinarriko a) letratik j) letrara bitartean ezarritako eragiketei dagozkienak.

b) Jarraipen eta ebaluazio gastuak: 13. oinarriko k) letran ezarritako eragiketei dagozkienak.

c) Partaidetzazko toki garapenaren estrategiaren animazio gastuak: 13. oinarriko l) eta m) letretan ezarritako eragiketei dagozkienak.

12. oinarria.–Laguntzaren hartzaileak.

Azpineurri hau zuzentzen zaie partaidetzazko toki garapenaren estrategiak gauzatzeko Nafarroako Gobernuarekin hitzarmen bat sinatu duten tokiko ekintza taldeei, Nafarroako 2023-2027 NPEPEaren 7119 esku-hartzearen (Partaidetzazko toki garapena-LEADER) esparruan.

13. oinarria.–Aurreikusitako ekintza motak.

Azpineurri horrek ekintza hauek hartzen ditu barnean:

a) Partaidetzazko toki garapenaren estrategia prestatzea eta abian jartzea 2023-2027 aldian.

b) Tokiko eragileetan proiektuak garatzeko eta kudeatzeko gaitasuna sortzea, partaidetzazko toki garapenaren estrategiak lantzen eta aplikatzen dituzten langileen berariazko prestakuntzaren bidez.

c) Eragiketak hautatzeko prozedura bat diseinatzea, irizpide objektiboetan oinarritua, ez-diskriminatzailea eta gardena, interes gatazkak saihesten dituena eta bermatzen duena hautaketa-erabakietan botoen %50, gutxienez, erakunde publikoez bestelako bazkideetatik etortzea.

d) Eragiketak hautatzean partaidetzazko toki garapenaren estrategiarekiko koherentzia bermatzea, lehentasunen arabera ordenatuta, estrategiaren helburuak eta jomugak lortzeko egiten duten ekarpenaren arabera.

e) Proposamenetarako deialdiak prestatzea eta argitaratzea edo, bestela, proiektuak aurkezteko etengabeko prozedura bat.

f) Sustatzaileei orientazioa, aholkularitza eta laguntza ematea, beren ideiak proiektu bihur daitezen eta abian jar daitezen.

g) Laguntza eta ordainketa eskaerak jasotzea eta ebaluatzea.

h) Eragiketak hautatzea eta laguntzaren zenbatekoa finkatzea.

i) Eragiketak gauzatzea, partaidetzazko toki garapenaren estrategiarekin bat etorriz.

j) NBEUF-LGENF laguntzen Nafarroako kudeaketa-agintaritzak edo erakunde ordaintzaileak eskuordetutako lan osagarriak egitea –2021/1060 (EB) Erregelamenduaren 33.4 artikulua–.

k) Jarraipena egitea abian jarritako partaidetzazko toki garapenaren estrategiari eta diruz lagundutako eragiketei eta, orobat, estrategiari lotutako berariazko ebaluazio jarduerak egitea.

l) Herritarrei informazioa eta prestakuntza ematea eta zabalkundea egitea partaidetzazko toki garapenaren estrategiek eskaintzen dituzten aukerei buruz. Era berean, laguntzak eskuratzeko prozeduraren berri emanen diete onuradun izan daitezkeen pertsona eta erakundeei.

m) Lurraldea dinamizatzea partaidetzazko toki garapenaren estrategia aplikatzeko. Horretarako, beharrezkoak gerta daitezke laguntza teknikoa, eremuari buruzko azterlanak, teknikari eta zuzendarien prestakuntza eta sustapen ekintzak, sustapen ekintzak eta bestelako komunikazio ekintzak.

14. oinarria.–Laguntza jasotzeko bete beharrekoak.

Laguntza hauek jasotzeko, baldintza hauek bete behar ditu tokiko ekintza taldeak:

1. Aukeratua izatea eta dagokion lankidetza hitzarmena sinatu izana Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin, bere partaidetzazko toki garapenaren estrategiak (LEADER) ezartzeko, Nafarroako 2023-2027 NPEPEaren esparruan.

2. Onarpen eta ordainketa eskaerak behar bezala eta ezarritako txantiloien arabera aurkeztea, 19. eta 23. oinarrietan ezarritako eran. Urtero aurkeztu beharko da kudeaketa gastuen, jarraipenaren eta ebaluazioaren eta animazioaren urteko plana; lehenik, gastua onartzeko eskaera egiten den unean, aurreikusitako jarduketak adierazita, eta, ondoren, ordainketa eskaera bakoitzarekin batera, ordura arte gauzatutako jarduketak adierazita. Gutxieneko edukia honako hau izanen da:

a) Tokiko ekintza taldearen deskribapena, eta hasierako hautapenerako baldintzekin alderatuta izandako aldaketen deskribapena.

b) 7119 esku-hartzearen esparruan aurreikusitako eta/edo gauzatutako jarduketen xehetasuna, azpineurrien arabera bereizita.

c) Aurreikusitako lantaldearen deskribapena: langileen eta lantokien zerrenda, azpineurrien arabera bereizita.

d) Ekitaldirako aurreikusitako/erabilitako lan denbora, eta kudeaketaren, jarraipenaren, ebaluazioaren eta animazioaren kostuak.

e) Programaren bilakaeraren deskribapena: jarraipenerako adierazleak.

15. oinarria.–Tokiko ekintza taldearen konpromisoak eta betebeharrak.

Tokiko ekintza talde onuradunak konpromiso hauek hartzen ditu:

1. Gardentasun betebeharraren gaineko adierazpena aurkeztea dirulaguntza eman zaiola jakinarazi eta hilabeteko epean, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz eta 32. oinarrian ezarritakoarekin bat.

2. Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

3. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan adierazitako debeku-egoeretan ez egotea.

4. Proiektua gauzatzea aplikatzen ahal zaizkion arauekin bat, Europar Batasunekoak, Espainiakoak nahiz tokikoak; batez ere, honako arlo hauen gaineko arauei jarraikiz: gastu diruz lagungarriak, bateraezintasuna, estatu-laguntzak, kontratazio publikoa, publizitatea, ingurumenaren babesa eta aukera berdintasuna.

5. Aurreikuspen/gauzatze memoriaren arabera egitea proiektua, gastua onartzeko ebazpenean adierazten den aldian, deusetan eragotzi gabe justifikatutako arrazoiengatik eman daitezkeen luzapenak, 22. oinarrian ezarritakoaren arabera.

6. Laguntzarekin loturiko gastuak eta ordainketak justifikatzea, proiektua gauzatzeko eta justifikatzeko ezarritako epeetan, eta dagozkion dokumentuak gordetzea, elektronikoak barne.

7. Taldeak hartzen duen forma juridikoa edozein dela ere, kontabilitate sistema bat eramatea, diru-sarrerak eta gastuak dagozkien proiektu edo jarduerei egoztea ahalbidetuko duena, gastu orokorrak izaeraren arabera sailkatutako kontzeptuetan banakatu ahal izateko, estrategia 18. oinarrian ezarritako eran kudeatzeko.

8. Toki garapenaren estrategiaren ezarpenari buruzko agirien sarrera eta irteera erregistratzea.

9. Xede bererako beste dirulaguntza batzuk eskatu edo jaso izanaren berri ematea.

10. Jendeari eragiketaren helburuaren berri eta LGENFek emandako laguntzaren berri ematea, 33. oinarrian ezarritako baldintzak betez.

11. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari helaraztea azpineurriaren ebaluaziorako eta jarraipenerako adierazleak prestatzeko behar diren datuak.

12. Laguntza ongi eman dela eta gerora konpromisoei eutsi zaiela egiaztatzeko behar diren kontrolak eta egiaztapenak onartzea. Egiaztapen lan horiek honako hauek egin ditzakete: Europako Batzordeak, NBEUF-LGENF laguntzen erakunde ordaintzaileak, Nafarroako 2023-2027 NPEPEaren kudeaketa-agintaritzak, Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiak, Kontuen Auzitegiak, Nafarroako Kontuen Ganberak eta Nafarroako Gobernuaren fiskalizazio-organoek.

13. Nafarroako 2023-2027 NPEPEaren kudeaketa-agintaritzak zehazten duen beste edozein.

16. oinarria.–Kostu diruz lagungarriak eta kostuen moderazioa.

1. Hauek dira 7119.04 azpineurrian diruz lagun daitezkeen kostuak:

1.1. Tokiko ekintza taldeko langile propioen kostuak: nominak eta gizarte segurantza, honako muga hauekin:

a) Urteko soldata gordina, Nafarroako Gobernuko langileen lanbide-kategorien arabera mugatua (ordainsariak gehi Nafarroako Gobernuko langileen osagarriak), lanaldiaren proportzioan eta honako baliokidetasun hauekin:

KATEGORIA

NAFARROAKO GOBERNUAREN
AURREKONTUEI BURUZKO FORU LEGEA

Kudeatzailea

Zerbitzuko zuzendaria

Teknikaria

A mailako funtzionarioa

Administraria

C mailako funtzionarioa

b) Kanpoan geratzen dira gizarte-prestazioak eta kalte-ordainak, legez aginduta nahitaezkoak direnak izan ezik, kontratuak normaltasunez azkentzeagatik.

1.2. Bidaia-gastuak (joan-etorriak, aparkalekuak eta bidesariak) eta dietak, Nafarroako Gobernuak indarrean dituen tarifen arabera mugatuak:

a) Horien zerrenda aurkeztuko da, honako datu hauekin: joan-etorriaren data, hasteko ordua eta bukatzekoa, joan-etorria egiten duena eta kargua, destinoa, arrazoia eta egindako kilometroak eta lotutako gastuak (txartelak: trenarenak, metroarenak, bidesarienak, aparkalekuenak...), langileak eta arduradun batek sinatuta.

b) Faktura bidez justifikatuko dira, edo froga-balio bereko dokumentuen bidez.

1.3. Egiturazko zeharkako gastu orokorrak: errentamenduak, aplikazio informatikoak, telekomunikazioen mantentze-lanak, bulegoko ekipamendu eta materialen erosketa, mantentzea eta konponketa, lokalen egokitzapena, hornidurak, aseguru prima, askotariko gastuak...

Laguntza zuzenean kalkulatuko da, agiri bidez justifikatu beharrik gabe, oinarri honen 1.1 atalean ezarritako nominen eta gizarte segurantzaren kostu osoaren %7,85 hartuta.

1.4. Laguntza tekniko profesionalak, aurrekontu diruz lagungarri osoaren %80ra mugatuta:

–Kasuan kasuko eremuari buruzko azterlanak, baita proiektuei laguntzekoak ere.

–Tokiko garapeneko eremuei eta estrategiei buruzko informazio neurriak.

–Sustapeneko, programaren animaziorako eta sentsibilizazioko ekintzak.

–Aholkularitza juridikoa edo teknikoa, bai eta programarekin lotutako azterlanak ere, programa behar bezala gauzatzeko beharrezkoak direnak.

–Prestakuntza jarduerak.

–Itzulpenak.

–Laguntzeko beste lan tekniko batzuk.

1.5. Tokiko ekintza taldeak, partaidetzazko toki garapenaren estrategiak aplikatzeko, zuzenean sustatzen dituen prestakuntza eta/edo animazio jardueren zuzeneko kostuak, hala nola:

–Behar diren materialak eta ekipoen alokairua.

–Prestakuntza eta animazio jarduerak sustatzea eta zabaltzea.

1.6. Administrazio eta finantza arduradunari dagozkion gastuak. Haren eginkizunak erakunde publiko bati esleitzen zaizkionean, taldeak dagozkion gastuak konpentsatuko dizkio erakunde horri, betiere berariazko hitzarmena badago.

1.7. Unitate kudeatzaileak lehentasunezkotzat jotzen duen beste edozein, baldin eta partaidetzazko toki garapenaren estrategiekin lotuta badaude.

2. Oinarri honetako 1.3 eta 1.6 bitarteko tipologietarako, 10. oinarrian ezarritako metodoa erabiliko da kostuen moderazio printzipioa aplikatzen dela bermatzeko.

3. Ez dira diruz lagungarriak:

a) Lurrak erostea eta lurrak eskuratzearekin lotutako gastuak.

b) Ondasun higiezinak erostea.

c) Ordezpen huts diren inbertsioak, salbu eta erosten diren makinak edo ekipamendua aurrekoak ez bezalakoak badira, erabilitako teknologiagatik, haien errendimenduagatik edo 10 urtetik gorako antzinatasuna izateagatik.

d) Amortizazio-gastuak.

e) Errentamendu finantzarioa eta/edo erosteko aukera ematen duen alokairua makineria eta ekipoak eskuratzeko.

f) Bigarren eskuko makinak eta ekipamenduak erostea, faktura, ordainagiri eta tasazio-txostenaren bidez justifikatuta ez badago. Haietan merkatuko prezioa justifikatu beharko da, eta adierazi ondasuna ez dela laguntza nazionalarekin edo Europar Batasunaren laguntzarekin finantzatu erosketa egin aurreko bost urteetan.

g) Eskudiruzko ordainketak.

h) Gastu orokorrak eta industria mozkina.

i) Onuradunak berreskura dezakeen BEZa ordaintzeko gastuak, interes zordunak eta eragiketa finantzarioen gastuak. Laguntzaren xede den jarduerarengatik BEZaren aitorpena egiten ez duten pertsona juridikoentzat baino ez da diruz lagunduko BEZa. Hori hala dela egiaztatzeko, pertsona juridikoek salbuespen-ziurtagiria aurkeztu beharko dute, salbuespenaren kasuistika guztiekin. Pertsona juridiko horrek BEZaren aitorpena egitera behartzen duen beste jarduera mota bat egiten badu, kontrolatu beharko da ez duela zerga horren kenkaria egin diruz lagundutako fakturengatik. Kasu horretan, entitate onuradunak dagokion BEZaren aitorpena aurkeztu beharko du.

j) Protokolo-arretari lotutako gastuak, taldeko organo erabakitzaileen bileretara joateagatiko kalte-ordainak eta kargudunen ordainsariak.

k) Prozedura judizialen gastuak.

l) Finantza-kredituak eskatzearekin lotutako gastuak, salbu eta ustiapen eta animazio gastuetarako emandako aurrerakinaren abalen notario- eta banku-kudeaketako gastuak.

17. oinarria.–Laguntza kalkulatzeko sistema.

1. Ekarpena honela eginen da: oinarri honen arabera kalkulatutako kostuen %100 itzuliko da. Laguntza publikoak, guztira, ezin du gainditu partaidetzazko toki garapenaren estrategiaren %25, eta, aldiaren amaieran, egokitu beharko da Nafarroako 2023-2027 NPEPEan ezarritako zenbatekoetara eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren aurrekontuan esleitutako kopuruetara.

2. LGENFek laguntza osoaren %45eko parte-hartzea izanen du kostu publiko diruz lagungarrian.

IV. ATALA.–XEDAPEN KOMUNAK TOKIKO EKINTZA TALDEEN PARTAIDETZAZKO TOKI GARAPENAREN ESTRATEGIAKO ERAGIKETAK EZARTZEKO, LANKIDETZARAKO, KUDEAKETARAKO, JARRAIPENERAKO, EBALUAZIORAKO ETA ANIMAZIORAKO

18. oinarria.–Kontabilitatea.

1. Tokiko ekintza taldeak kontabilitate analitikoko, kostuen kontabilitateko edo antzeko sistema bat eraman behar du, diru-sarrerak eta gastuak dagozkien proiektu edo jarduerei egoztea ahalbidetuko duena, gastu orokorrak izaeraren arabera sailkatutako kontzeptuetan banakatu ahal izateko. Horrela, azpineurri bakoitzaren aplikazioa bereizita geratuko da, eta proiektu bakoitzarekin lotutako gastuak, konpromisoak, ordainketak eta diru-sarrerak jasoko dira.

2. Nolanahi ere, kontabilitatea urriaren 24ko 1491/2011 Errege Dekretuan xedatutakora egokituko da (haren bidez onesten dira kontabilitateko plan orokorra irabazi asmorik gabeko erakundeetara egokitzeko arauak eta irabazi asmorik gabeko erakundeen jarduketa planaren eredua), non eta ez dagoen beste kontabilitate sistema jakin bat erabiltzera behartuta, bere forma juridikoagatik.

3. Oinarri honen 1. puntuan azaldutakoaz gain, kontabilitate-kontu espezifiko bereiziak izan beharko dituzte, proiektu batekin zuzenean lotutako gastu eta diru-sarrera moten araberakoak. Zeharkako gastuak, ez daudenak proiektu batekin zuzenean lotuta, egitura-kontuetan kontabilizatuko dira, eta urtearen amaieran berriz sailkatuko dira, proiektu bakoitzari haien zer zati dagokion ikusita. Kontu guztietan argi eta garbi identifikatu behar dira azpineurriaren izena eta zer proiektutakoa den gastu eta diru-sarrera bakoitza.

4. Dirulaguntzak jasotzen dituen kontabilitate-kontuan, diruz lagundutako proiektuaren erreferentzia agertu behar da, eta Europar Batasunaren (LGENF) eta Nafarroako Gobernuaren parte-hartzea islatuko da, "Nafarroako 2023-2027 NPEPE (LGENF-NG)" testua sartuz.

19. oinarria.–Gastua onartzeko eskaera aurkeztea.

1. Tokiko ekintza taldeak Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan aurkezten ahalko ditu gastua onartzeko eskaerak.

2. Eskaera egiteko eredu normalizatua Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan edo Nafarroako Gobernuaren atariko tramiteen katalogoan eskuratzen ahalko da (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/ayudas-a-la-ejecucion-de-la-edlp-proyectos-propios-cooperacion-y-gestion-seguimiento-y-evaluacion-de-los-grupos-de-accion-local-leader-2023-27), eta 1. eranskinean ezarritako gutxieneko dokumentazioa erantsi beharko zaio.

3. Eskaerak aurkezteko epea honako hau izanen da:

a. 7119.02.02 azpineurriko proiektuetarako: exekuzioa bukatu eta ordaindu aurreko ekitaldiko urriaren 31 baino lehen.

b. 7119.03 azpineurriko lankidetza proiektuetarako: exekuzioa bukatu eta ordaindu aurreko ekitaldiko urriaren 31 baino lehen.

c. 7119.04 azpineurriko proiektuen kudeaketa, jarraipen, ebaluazio eta animazio gastuetarako: exekuzioaren aurreko ekitaldiko abenduaren 31 baino lehen.

Nolanahi ere, a eta b atalei buruzko eskaerak egin behar dira, zer gastu onartzea eskatzen den, gastu horiek sortzen dituzten ekintzak egin aurretik.

20. oinarria.–Laguntza eskaerak egiaztatu eta baliozkotzea.

1. Eskaerak jasotakoan, behar den dokumentazio guztia duten egiaztatuko du Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalak. Akatsen bat baldin badago, tokiko ekintza taldeari eskatuko zaio 10 eguneko gehieneko epean zuzendu dezala, eta adieraziko zaio, zuzendu ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

2. Dokumentazioa oso-osorik dagoenean, Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalak behar diren kontrolak eginen ditu, eskatzen diren baldintzak betetzen diren egiaztatzearren. Bereziki, honako hau egiaztatuko da:

a) Eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu den.

b) Laguntzaren xede den eragiketa onargarria den.

c) Laguntzak jasotzeko betebeharrak.

d) Proposatutako kostuen moderazioa, 10. eta 16. oinarrietan adierazitako irizpideen arabera, dagokionaren arabera.

e) Eragiketak Espainiako, Europar Batasuneko eta tokiko xedapenak betetzen dituen, bereziki kontratazio publikoari, estatu-laguntzei eta gainerako nahitaezko arauei dagokienez, bidezkoa bada.

3. Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Ataleko talde teknikoak honako hauek prestatuko ditu:

a) Hautagarritasunaren eta bideragarritasunaren kontrol-zerrenda, non egiaztatzen baita proiektua estrategiarekin bat datorrela eta haren bideragarritasun ekonomikoa, lurraldekoa edo soziala, dagokionaren arabera.

b) Dirulaguntzarako baldintzen kontrol-zerrenda, proiektua Nafarroako 2023-2027 NPEPEra egokitzeari buruzkoa eta oinarri arautzaileetan ezarritako administrazio-kontrolak betetzeari buruzkoa.

4. Proiektuak inbertsioak baditu, Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalak bisita bat eginen du toki edo kokaleku horretara, eragiketak hasi ez direla egiaztatzeko, eta hori espedientean jaso beharko da, egiaztapen txosten edo akta baten bidez.

21. oinarria.–Gastua onartzeko ebazpena.

1. Eskaerak baliozkotu eta ebaluatu ondoren, gastua onartzeko ebazpen proposamena eginen da, eta Landa Garapeneko zuzendari nagusiari helaraziko zaio.

2. Landa Garapeneko zuzendari nagusiak hiru hilabeteko epean ebatziko du gastuaren onarpena, eskabideak aurkezten direnetik zenbatzen hasita. Epe hori iragan eta ebazpenik jakinarazi ez bada, ulertuko da eskaerak ezetsi direla.

3. Ebazpenak, gutxienez, honako hauek jasoko ditu: zer eskatzaileri edo eskatzaile zerrendari ematen zaion laguntza, zer aurrekontu-ekitaldiren kontura ezartzen den konpromisoa, laguntzaren zenbatekoa eta finantzaketaren jatorria, proiektua gauzatzeko eta abian jartzeko epea eta proiektua bukatzeko azken eguna, eta inbertsioen eta gastuen justifikaziorako epea. Halaber, laguntzarik ezetsi bada, hori ere jasoko du.

4. Laguntzaren gastuen onarpena jakinarazi eta hilabeteko epean, tokiko ekintza taldeak gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztu beharko du, lehen adierazitako moduan eta 32. oinarriaren arabera.

22. oinarria.–Gastua onartzeko ebazpenaren ondoren eskaera aldatzea.

1. Justifikatutako arrazoiengatik beharrezkoa denean gastua onartzeko ebazpenean onetsitako kostuak nabarmenki aldatzea, tokiko ekintza taldeak aldaketa eskaera aurkeztu beharko du.

2. Aldaketa eskaera ondasun edo konpromiso berriak eskuratu aurretik aurkeztuko da, behar bezala arrazoituta. Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez erabakiko da eskaera horren onarpena, hasierako eskaeraren irizpide tekniko eta ekonomiko berberei jarraituz, eta, hala badagokio, laguntza egokituko da. Proiektua gauzatzeko azken eguna, gastua onartzeko ebazpenean ezarritakoa, baino gutxienez hilabete lehenago eskatu beharko da.

3. Proiektuaren aldaketa nabarmentzat hartuko da ondorio hauetako bat duena:

a) Proiektuaren norabide aldaketa.

b) Onetsitako kontzeptu diruz lagungarrien funtsezko aldaketa.

c) Laguntza kalkulatzeko kontuan hartu den inbertsio/gastu lagungarriaren %60 edo gutxiago gauzatzea aurreikusten bada.

d) Inbertsioen kokapenaren aldaketa, udalerriz aldatzea dakarrena.

e) Gauzatzeko epea luzatzea. Laguntza zer ekitaldiren kargura emana den, luzapenak ezin du ekitaldi horren urriaren 1a gainditu.

4. Gehienez ere, bi aldaketa onartuko dira espediente bakoitzeko.

23. oinarria.–Ordainketa eskaera.

1. Gastua onartzeko ebazpenean ezarritako epean eta dagokion urteko urriaren 1a baino lehen, tokiko ekintza taldeak ordainketa eskaera aurkeztu beharko du Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko erregistroan, Nafarroako Gobernuko gainerako erregistroetan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan jasotako tokietako edozeinetan.

2. Eskaera egiteko eredu normalizatua Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan edo Nafarroako Gobernuaren atariko tramiteen katalogoan eskuratzen ahalko da (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/ayudas-a-la-ejecucion-de-la-edlp-proyectos-propios-cooperacion-y-gestion-seguimiento-y-evaluacion-de-los-grupos-de-accion-local-leader-2023-27), eta 2. eranskinean ezarritako gutxieneko dokumentazioa erantsi beharko zaio.

3. Kudeaketa, jarraipen, ebaluazio eta animazio gastuen azpineurrirako (7119.04), tokiko ekintza taldeak aurrerakin bat eskatzen ahalko du, baina haren zenbatekoa ezin da izan proiekturako onetsitako laguntza publikoaren %50 baino gehiago, ezta 60.000,00 euro baino gehiago ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluaren arabera.

Laguntza bi unetan ordainduko da, honela:

a) Aurrerakina, horretarako ezarritako partidaren kargura. Eskaera hori egin beharko da gastua onartzeko eskaerarekin (19. oinarrian ezarritakoa) batera.

b) Azken ordainketa, behin administrazio-kontrolak eta tokian bertan egin beharrekoak egin ondoren. Bigarren honetan, onartutako laguntzatik falta dena ordainduko da, horretarako ezarritako partidaren kargura. Nolanahi ere, azken ordainketaren eskaera exekuzio ekitaldiaren ondoko ekitaldiko martxoaren 1a baino lehen aurkeztu beharko da, gastua onartzeko ebazpenean ezarritakoaren arabera.

4. Ordainketa eskaera aurkezten ez bada gastua onartzeko ebazpenean ezartzen den eguna baino lehen, ondorioztatuko da berariaz uko egiten zaiola emandako laguntzari, deusetan galarazi gabe Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritakoari jarraikiz bidezko diren erantzukizunak.

24. oinarria.–Ordainketa aurreko administrazio-kontrola.

1. Ordainketa eskaera jaso ondoren, Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalak egiaztatuko du osorik dagoen, eskatutako dokumentazioari dagokionez. Akatsen bat baldin badago, tokiko ekintza taldeari eskatuko zaio 10 eguneko gehieneko epean zuzendu dezala, eta adieraziko zaio, zuzendu ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

2. Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalak tokiko ekintza taldeak aurkeztutako ordainketa eskaera aztertuko du, eta kontrol nahikoak eginen ditu hartutako konpromisoak bete diren eta inbertsioa emandako laguntzarekin bat datorren egiaztatzeko. Kontrolak egiteko, egin beharreko egiaztapenen zerrenda bat izanen da, eta espedientean, paperean edo euskarri elektronikoan, honako egitate hauek jasoko dira:

a) Eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu den.

b) Eskatutako inbertsioak/gastuak amaitu eta behar bezala gauzatu diren. Berrikuspen hori laguntzaren xede den eragiketaren lekura bisita eginez osatzen ahalko da.

c) Gauzatutako eragiketa eta onartutakoa bat datozen: gauzatzeari buruzko memoria, non deskribatuko baitira gauzatu diren eta emandako laguntzarekin, kontratuarekin eta aurreikuspen memoriarekin bat datozen kontzeptu eta gastu unitateak.

d) Eragiketaren kostuen onargarritasuna, baita kostu horiek laguntza ematean ezarritako epean egin direla eta gauzatu direla justifikatzea ere.

e) Kostuen moderazioa, hala badagokio.

f) Sortutako kostuak eta egindako ordainketak, fakturen eta ordainagirien kontrola barne.

Fakturek legeak eskatzen dituen baldintzak jaso beharko dituzte, eta ezin dira izan ez laguntza eskaeraren eguna baino lehenagokoak, ezta proiektua gauzatzen bukatzeko ezarritako epea baino geroagokoak ere, nominari, Gizarte Segurantzari eta PFEZari dagozkien gastuak izan ezik, horiek proiektua justifikatzeko epea bukatu arte justifikatzen ahalko baitira.

g) Tokiko ekintza taldeko langileek partaidetzazko toki garapenaren estrategiarekin lotutako jarduketetan eman duten denbora, haien lan-hitzarmenaren arabera.

h) Eragiketak Espainiako, Europar Batasuneko eta tokiko xedapenak betetzen dituen, bereziki kontratazio publikoari, estatu-laguntzei eta gainerako nahitaezko arauei dagokienez, bidezkoa bada.

i) Kudeaketa, jarraipen, ebaluazio eta animazio gastuen espedienteetarako (7119.04): onartuko da %35erainoko ordezkapenak egitea kostu diruz lagungarrien artean.

3. Gastu diruz lagungarritzat hartzeko, inbertsioak/gastuak benetan ordaindutzat joko dira baldin eta horiek gauzatu direla eta laguntzaren xede diren kontzeptuengatik egindako ordainketak gauzatu direla justifikatzen bada dagozkien fakturekin eta/edo froga-balio baliokidea duten agiriekin.

25. oinarria.–Ordainketa egin aurretik bertatik bertara egin beharreko kontrola.

1. Landa Dibertsifikaziorako Atalaren ardura izanen da bertatik bertara kontrolak egitea, inbertsioen/gastuen ziurtagiriak zuzenak diren egiaztatzeko, Plan Estrategikoaren esku-hartzeak eta Nekazaritza Politika Erkidearen beste laguntza batzuen kudeaketa- eta kontrol-sistema arautzen duen abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretua betez.

2. Kontrol planak Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalak idatziko ditu eta Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bidez onetsiko dira, Koordinazio Atalak eta Landa Dibertsifikaziorako eta Garapenerako Zerbitzuak oniritzia eman ondoren. Horietan, kontrol-prozedurak ezarriko dira eta bertatik bertara kontrolatu beharreko espedienteen lagina aterako da.

3. Bertatik bertara egin beharreko kontrolak, ahal den guztietan, proiektuen azken ordainketa egin aurretik eginen dira, eta, gutxienez, LGENFek kofinantzatutako eta erakunde ordaintzaileak urte natural bakoitzean ordaindutako gastu publikoaren %5 adinakoak izanen dira.

26. oinarria.–Bateraezintasunak eta finantzaketa bikoitza.

1. Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atala arduratuko da laguntzen bateraezintasuna eta finantzaketa bikoitza egiaztatzeaz, ordainketa egin aurretik.

2. Laguntzak bateraezinak dira Nafarroako 2023-2027 NPEPEaren beste edozeinekin; beraz, ordainketa egin aurretik, Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalak aztertuko du bateraezintasuna.

3. Pertsona edo entitate onuradunek ezin izanen dute xede eta helburu bererako beste laguntzarik jaso, salbu eta deialdian berariaz eta esplizituki adierazten bada neurri honekin bateragarria dela; kasu horretan, laguntzaren guztizko zenbatekoak, bakarka hartuta edo beste dirulaguntza batzuekin batera, ezin izanen du egindako inbertsioaren eta gastuaren kostua gainditu.

27. oinarria.–Murrizketak eta penalizazioak ordainketetan.

1. Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan jasotako esku-hartzeetan penalizazioak aplikatzeko arauak ezartzen dituen otsailaren 28ko 147/2023 Errege Dekretuaren arabera, honela aplikatuko da pertsona/entitate onuradunak eskatutako zenbatekoaren eta onargarritasuna aztertu ondoren ordaindu beharreko laguntzaren zenbatekoaren arteko diferentziek eragindako murrizketa:

Administrazio-kontrolak eta bertatik bertara egin beharreko kontrolak egin ondoren, ordainketa eskaeran azaltzen den zenbatekoa %10 handiagoa bada onargarritasun azterketa egin ondoren ordaindu beharreko zenbatekoa baino, ordaintzeko zehaztutako zenbatekoa beste horrenbeste murriztuko da.

Murrizketa hori aplikatzearen ondorioetarako, espedientean aurkeztutako ordainketa eskaera guztien balioen batura hartuko da kontuan, eta, ordainketa eskaeran adierazten den zenbatekoa emandako laguntzarena baino handiagoa bada, emandako zenbatekoa hartuko da aurkeztutakotzat.

2. Ez da murrizketarik eta penalizaziorik aplikatuko baldin eta pertsona/erakunde onuradunak froga badezake, agintaritza eskudunak askiesteko moduan, bera ez dela onargarria ez den zenbatekoren bat sartzearen erantzulea, edo agintaritza eskudunak beste modu batez jakiten badu pertsona/erakunde onuraduna ez dela horren erantzulea; ez eta onuradunak froga badezake ezinbesteko arrazoiengatik gertatu dela hori, oinarri arautzaile hauen arabera, edo pertsona/erakunde onuradunari egotzi ezin zaizkion eta gerora sortu diren kausen ebidentziei buruzko justifikazioa aurkezten bada.

3. Egiaztatzen bada pertsona/entitate onuradunak nahita egin duela gezurrezko adierazpen bat, emandako laguntza bertan behera utziko da, eta ordaindutako zenbateko guztiak berreskuratuko dira. Gainera, neurri horretarako laguntzetatik kanpo geratuko da irregulartasuna detektatu zen urte naturalean eta hurrengo bietan, 147/2023 Errege Dekretuaren 6. artikuluaren arabera, alde batera utzi gabe Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako zehapenak edo adierazpen hori aurkezteko unean indarrean zeuden iruzurraren aurkako borrokaren ondoriozkoak.

4. 147/2023 Errege Dekretuaren 8. artikuluaren arabera (errege dekretu horren bidez ezarri ziren Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan jasotako esku-hartzeetan penalizazioak aplikatzeko arauak), ukitutako laguntzaren zatia kanpoan utziko da, baldin eta detektatzen bada pertsona/entitate onuradun batek artifizialki sortu dituela laguntza lortzeko eskatzen diren baldintzak, abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuaren 3. artikuluarekin bat.

28. oinarria.–Ordaintzeko ebazpena.

1. Kontrolen emaitzak ikusita, Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalak ordainketa ebazpenaren proposamena prestatuko du. Tokiko ekintza taldeak eskatutako zenbatekoa murriztuko dela aurreikusten denean, jakinarazi eginen zaio, eta 10 egun naturaleko epea eman, jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita, dagozkion alegazioak aurkez ditzan Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan. Kasu horietan, honako hau eginen da:

a) Alegaziorik aurkezten ez badu, taldea behin-behineko proposamenarekin ados dagoela ulertuko da, eta proposamen hori behin betiko bihurtuko da.

b) Alegazioak aurkezten baditu, Landa Dibertsifikaziorako Atalak aztertu eginen ditu eta behin betiko ebazpen proposamena eginen du.

2. Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalak laguntzaren zenbatekoa ezarri eta ordainketa ebazpenerako proposamena eginen du. Proposamena Landa Garapeneko zuzendari nagusiari helaraziko dio, eta, horrekin batera, txosten bat, dirulaguntzaren helburuak bete direla eta laguntza kobratzeko baldintzak zehazten dituena.

3. Ordainketa ebazpena tokiko ekintza taldeari, LGENFen Ordainketak Burutzeko Bulegoari, Koordinazio Atalari eta Ekonomia Aferetarako Bulegoari igorriko zaie.

4. Tokiko ekintza taldeari banku-transferentzia bidez eginen zaio ordainketa, taldeak adierazitako eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak egiaztatutako kontuetan.

29. oinarria.–Ondorengo kontrola.

1. Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atala arduratuko da ondorengo kontrolak egiteaz, egiaztatzeko ezen, azken ordainketa ebatzi eta hurrengo 5 urteetan, ez dela aldaketa garrantzitsurik izan inbertsio diruz lagungarriei eta azpiegituretan egindako inbertsioei dagozkien eragiketetan, Plan Estrategikoko esku-hartzeen eta Nekazaritza Politika Erkidearen beste laguntza batzuen kudeaketa- eta kontrol-sistema arautzen duen abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretua eta NBEFek ezarritako kontrol-plan nazionalak betez.

2. Konpromiso-aldiaren barruan aldaketa garrantzitsutzat jotzen dira:

–Ekoizpen jarduera bertan behera uztea, edo LEADER eremutik kanpoko beste toki batera eramatea.

–Azpiegitura-elementu baten jabetzaren aldaketa, enpresa edo erakunde publiko bati abantaila bidegabea ematen diona.

–Funtsezko aldaketa bat, eragiketaren izaera, helburuak edo gauzatzeko baldintzak halako moduz ukitzen badira non jatorrizko helburuak kaltetzen diren.

–Dagokion aldian hartutako konpromisoei eusteko modua aldatzea.

3. Kontrol planak Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalak idatziko ditu eta Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bidez onetsiko dira, Koordinazio Atalak eta Landa Dibertsifikaziorako eta Garapenerako Zerbitzuak oniritzia eman ondoren. Horietan, kontrol-prozedurak ezarriko dira eta bertatik bertara kontrolatu beharreko espedienteen lagina aterako da.

4. Ondorengo kontrolek, urte natural bakoitzean, LGENFek kofinantzatzen duen gastu publikoaren %1 estaliko dute gutxienez, erakunde ordaintzaileak azken ordainketa ordaindu duen kasuetan. Ezarritako konpromisoak betetzen ez direla atzematen bada, jasotako laguntza osorik edo hein batean itzuli beharko da.

30. oinarria.–Ez-betetzeen arrazoiak eta mailaketa.

1. Ezarritako konpromiso edo betebeharren bat betetzen ez bada, laguntza egokitu edo osorik itzuli beharko da. Ez-betetzea nolakoa den, laguntza honenbeste murriztu edo itzuli beharko da:

a) Proiektua gauzatzen ez bada Europar Batasuneko, Espainiako eta tokiko araudiaren arabera: %100.

b) Proiektua gauzatzen ez bada laguntza emateko ebazpenean ezarritako epean, edo luzapenen barnean: %100.

c) Kostuen moderazioari buruz ezarritakoa betetzen ez bada: horrek eragindako kostuei dagokien laguntzaren %100.

d) Inbertsioaren izaera aldatzen bada, jatorrizko helburu eta baldintzei eraginda: %100.

e) Jarduera bertan behera uzten bada: %100. Ulertuko da jarduera ez dela bertan behera utzi baldin eta, azken ordainketaren ebazpena eman ondoren, pertsona edo entitate onuradunak jardueraren titulartasuna beste pertsona edo entitate bati laga badio, betiere lehenbizikoari onuradunaren izaera eman zizkioten baldintza guztiak betetzen baditu eta hasierako onuradunak hartutako konpromisoak onartzen baditu, edo sozietate onuradunaren fusioaren, xurgapenaren edo eraldatzearen ondoriozko bati, titular berriari bidegabeko abantailarik ematen ez badio.

f) Jardueraren iruzurrezko porrota: %100.

g) Erakunde ordaintzaileak edo kudeaketa-unitateak egiten dituen kontrolak onartzen ez badira: %100.

h) Erakunde Ordaintzaileari edo kudeaketa-unitateari jarraipen- eta ebaluazio-adierazleei buruzko datuak ematen ez bazaizkio: %25.

i) Publizitatearen gainean ezarritakoa betetzen ez bada: %25, eta ez-betetze hori errepikatzen bada, %50.

j) Gainerako betebeharrak betetzen ez badira: %10.

2. Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea betetzen ez bada: Batzordearen 2019ko maiatzaren 14ko Erabakiaren 2. atalean ezarritakoaren arabera aplikatuko dira laguntzaren zuzenketa-portzentajeak. Erabaki horren bidez ezartzen eta onesten dira zenbait jarraibide, Batasunak, kudeaketa partekatuaren esparruan, finantzatutako gastuei Batzordeak aplikatu behar dizkien zuzenketa finantzarioak zehazteko, kontratazio publikoaren arloan arauak betetzen ez diren kasuetan.

3. 147/2023 Errege Dekretuaren 8. artikuluaren arabera (errege dekretu horren bidez ezarri ziren Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan jasotako esku-hartzeetan penalizazioak aplikatzeko arauak), ukitutako laguntzaren zatia kanpoan utziko da baldin eta detektatzen bada pertsona/entitate onuradun batek artifizialki sortu dituela laguntza lortzeko eskatzen diren baldintzak, abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuaren 3. artikuluarekin bat.

4. Oinarri honen 1. eta 2. ataletako xedapenak aplikatuko dira galarazi gabe NBEFen zirkularretan ezarrita dagoena landa garapenerako laguntzen murrizketak eta bazterketak aplikatzeko irizpideei buruz.

31. oinarria.–Itzulketak, arau-hausteak eta zehapenak.

1. Europar Batasuneko araudian xedatutakoa galarazi gabe, itzulketak, arau-hausteak eta administrazio zehapenak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoarekin bat etorriko dira.

2. Gaiaren arabera, arau-hausteak zehazteko eta zehapenak ezartzeko prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatzen dena izanen da.

32. oinarria.–Onuradunen betebeharrak gardentasunari dagokionez.

1. Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. artikuluan aipatutako entitateak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako aurrekontu orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko sarrera guztien %20 edo gehiago badira, eta, gutxienez, 5.000 euro. Horretarako, honako esteka honetan dagoen eredua bete beharko dute, gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, alegia: https://www.navarra.es/documents/48192/9498732/Declaracion+transparencia_eus.pdf/223c2481-a0e1-4f9e-b34e-f3ded3a69fb0?t=1652089688241. Adierazpen hori URL honetan gaitutako tramitearen bidez aurkeztu beharko da: https://administracionelectronica.navarra.es/RGE2/GestorInstancia.aspx? idInstancia=2010340. Betebehar horretatik kanpo geratzen dira pertsona fisikoak eta toki entitate publikoak.

2. Aurreko atalean ezarritako muga kuantitatiboak gainditzen diren jakiteko, batuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren entitate publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontu-ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Negozio zifra honako hauetako txikiena izanen da:

a. Aurreko urteko negozio zifra.

b. Hala badagokio, dirulaguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onartutako negozio zifra.

3. Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta eta telematikoki aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (https://administracionelectronica.navarra.es/RGE2/gestorinstancia.aspx?idinstancia=2007657), eta laguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio, honako eredu hauen arabera (gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenaren ereduaren I. eta II. eranskinak):

–Gardentasun ereduaren I. eranskina: Organoen osaerari eta dedikazioari buruzko adierazpena:

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/2+Declaracion+de+cargos+y+dedicacion–cas–eus.pdf/a4040dbc-5f38-6419-de18-be7af29f4cca?t=1651059276963

–Gardentasun ereduaren II. eranskina: Organoen ordainsariei buruzko adierazpena:

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/3+Declaracion+de+retribuciones+cas–eus.pdf/476d1d82-9ef4-7d25-7668-36cf9ae8c191?t=1651059275713

4. Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharra duten entitate onuradunek hilabeteko epean eman beharko dute informazioa, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera, oinarri honetan ezarritako izapidearen arabera.

Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, oinarri honetako 1. atalean aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpena aurkeztu beharko du.

Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatu badira. Horretarako, entitateak identifikatu beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.

Betebehar hori bete ezean, ez da ordainduko onetsitako dirulaguntza.

Aurrekoa galarazi gabe, onuradun guztiak behartuak daude Administrazioari behar den informazio guztia ematera, aurretiazko errekerimendua eginda eta hamar eguneko epean, hark bete ahal ditzan Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak.

33. oinarria.–Publizitatea.

1. Oinarri arautzaile hauen esparruan ematen diren laguntzen publizitateari dagokionez, 2022/129 (EB) Erregelamenduan eta Europar Batasuneko, Espainiako eta eskualdeetako arauetan ezarritakoari jarraikiko zaio. Horretarako, entitate onuradunek Batasunaren laguntza finantzarioaren berri eman beharko dute:

–Eragiketaren exekuzioarekin lotutako informazio- eta komunikazio-jarduera guztietan.

–Onuradunaren webgune ofizialean, webgune hori baldin badago, bai eta sare sozialetako kontu ofizialetan ere.

–Baldin laguntza publikoa 10.000 eurotik gorakoa bada, gutxienez A3 neurriko informazio panel bat jarri beharko da, jendeak ongi ikusteko moduko toki batean. Gainera, azalpen plaka bat paratuko da, tokiko ekintza taldeen lokaletan.

Informazio hau agerraraziko da: proiektuaren azalpen laburra; Batasunaren ikurra, honako web-orri honetan dauden arau grafikoekin bat: http://europa.eu/european-union/about-eu/symbols/flag_es, "Europar Batasunak kofinantzatua" testuarekin batera; eta Nafarroako Gobernuaren logotipoa.

2. Laguntza hauen onuradunen datuak honako arau honekin bat argitaratuko dira: Nekazaritzako Politika Bateratuaren finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 2ko 2116/2021 (EB) Erregelamenduaren 98.1 artikulua.

Onuradunen datu pertsonalak erakunde nazionalek eta Europar Batasuneko erakundeek tratatzen ahalko dituzte, baldin zerikusirik badute administrazioen kudeaketa, kontrol eta ikuskaritzako nahiz jarraipen eta ebaluazio betebeharrekin, bat etorrita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 2ko 2116/2021 (EB) Erregelamenduaren 101. artikuluan ezarritakoarekin.

3. Ondorio horietarako, onuradunek honako arau hauetan ezarritako eskubideak dituzte: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, Datu pertsonalen tratamenduari eta zirkulazio askeari dagokionez pertsona fisikoak babesteari buruzko arauak ezartzen dituena; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018/1725 (EB) Erregelamendua, 2018ko urriaren 23koa, Batasuneko instituzio, organo eta organismoek datu pertsonalak tratatzeari eta datu horiek aske zirkulatzeari dagokionez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

34. oinarria.–Ezinbesteko arrazoiak eta salbuespenezko inguruabarrak.

1. Konpromisoak ez dira urratutzat joko Kode Zibilaren 1105. artikuluan edo Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluan jasota dauden ezinbesteko arrazoietako bat gertatzen denean. Hala ere, agintaritza eskudunak ezinbesteko beste kausa batzuk eta salbuespenezko beste inguruabar batzuk ezar ditzake. Nolanahi ere, halakotzat hartuko dira honako hauek:

a) Ezbehar klimatikoa, hondamendi naturala eta ingurumen hondamendi edo gertakaria.

b) Jardueraren eraikin eta/edo instalazioak suntsitzea, istripuz.

c) Tokiko ekintza taldea edo haren zati handi bat desjabetzea, eskaera aurkeztu zuenean ezin bazen aurreikusi.

2. Tokiko ekintza taldeak idatziz jakinaraziko ditu ezinbesteko arrazoiak edo salbuespenezko inguruabarrak, zuzenbidean onartutako bitartekoen arabera egokiak diren frogak erantsita, egitate horiek gertatu eta hurrengo hamabost egunen barruan, edo, haien izaeragatik komunikazioa modu larrian eragotzi edo zaildu bada, onuraduna edo haren ordezkaria hori egiteko moduan dagoen egunean.

1. ERANSKINA.–LAGUNTZA ESKAERAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA(2)

7119.02.02 eta 7119.03 azpineurria (PTGEaren exekuzioa: proiektu berekiak eta tokiko ekintza taldeen arteko lankidetza jarduerak) eta 7119.04 azpineurria (Tokiko ekintza taldeen kudeaketa, jarraipena, ebaluazioa eta animazioa)

–Ezarritako txantiloiaren araberako laguntza eskaera.

–Tokiko ekintza taldeak hautatzeko aurkeztutako dokumentazioan izandako aldaketak.

–Tokiko ekintza taldearen erabakia, laguntza eskatzeari buruzkoa, edo informazio hori erakusten duen agiri baliokidea.

–Proiektuaren deskribapen memoria, txantiloiaren arabera:

  • Langileen prestakuntza jarduerak egitekoak badira, honako hauek sartu behar dira: programaren deskribapena, prestakuntza jarduerak, non emanen diren, irakasleen zerrenda, aurreikusitako ikasle kopurua eta abar, eta aurreikusitako aurrekontua.

–Inbertsioen proformako fakturak, aurrekontuak, proiektu teknikoak, memoriak...

–Adjudikazioari buruzko adierazpena (Kontratuei buruzko Legea).

–Hala behar denean:

  • Proiektu teknikoa edo memoria baloratua.
  • Lizentziak eta baimenak, edo horiek eskatu izanaren agiriak.
  • Proiektuak ukituko dituen esparruetako erakunde eskudunen txostena.
  • Jabetzaren frogagiriak, edo hura erabiltzeko eta gozatzeko ahalmenarenak.

–EJZaren azken ordainagiria edo udalaren ziurtagiria, ordainketa egunean duela egiaztatzen duena.

–Hala badagokio, BEZaren salbuespenaren ziurtagiria. Horren ordez, tokiko ekintza taldea BEZaren aitorpenetik salbuetsita dagoela adierazten duen ebazpenaren edo foru aginduaren fotokopia aurkezten ahalko da (salbuetsita dauden jarduerak banakatuta).

–Banku-kontuen jakinarazpena, Foru Komunitateko Administrazioaren ordainketak jasotzeko: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/kontuen-eta-ordainketen-kontsulta.

–Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean.

–7119.03 azpineurriko proiektuetarako:

  • Parte hartzen duten taldeen arteko lankidetza hitzarmena.
  • Gainerako taldeen autonomia erkidegoko edo herrialdeko kudeaketa-agintaritza arduradunak proiektuari emandako onarpena (edo agiri baliokidea).

(2) Egin beharreko jardueraren, diruz lagundu beharreko inbertsioaren/gastuaren, laguntza eskatzen duen pertsonaren forma juridikoaren eta abarren arabera, hemen zerrendatutako dokumentazio guztia edo haren zati bat aurkeztu beharko du. Inbertsioa/gastua eskatzeko behar diren dokumentuen zerrenda hori ez da zehatza, eta, zenbait kasutan, tokiko ekintza taldeak edo Landa Dibertsifikaziorako Atalak eskatuko dute zerrenda horretan jasotzen ez diren beste dokumentu batzuk aurkezteko, beharrezkoak direnak espedientea behar bezala izapidetzeko.

2. ERANSKINA.–ORDAINKETA ESKAERAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK(3)

7119.02.02 eta 7119.03 azpineurria (PTGEaren exekuzioa: proiektu berekiak eta tokiko ekintza taldeen arteko lankidetza jarduerak) eta 7119.04 azpineurria (Tokiko ekintza taldeen kudeaketa, jarraipena, ebaluazioa eta animazioa)

–Ordainketa eskaera eta gauzatutako proiektuaren deskribapen memoria, txantiloien arabera (zerbitzuen katalogoan daude). Prestakuntza edo informazioa duten proiektuen kasuan, ikasleen fitxak, irakasleen bertaratze-kontrola eta ikasleen bertaratze-kontrola.

–Jardueraren gastuen eta inbertsioen zerrenda banakatua.

–Egindako ekintzen fakturak edo froga gisa balio bera duten ordainketa agiriak, eta ordaindu izanaren egiaztagiriak, hots, bankuko laburpenak.

–Taldeko langileek egindako lanorduak eta gastua agiri hauen bidez justifikatzen dira:

  • Tokiko ekintza taldearen lan egutegiko orriak (parteen sortzailearen arabera).
  • Parteen orriak (parteen sortzailearen arabera).
  • Proiektuen dedikazio-orriak eta finantzaketa-orriak teknikari bakoitzeko (parteen sortzailearen arabera).
  • Nominak, langileen zerrenda izenduna, kotizazioen likidazio agiriak eta dagozkien ordainagiriak.

–Langileei egotzitako bidaia gastuak agiri hauekin justifikatzen dira:

  • Parteen orriak, bidaia egunak adierazita, eta tokiko ekintza taldeko arduraduna (parteen sortzailearen arabera).
  • Dagozkion fakturak eta ordainagiriak.
  • Bidaiaren txostena, bidaia Nafarroatik kanpo egiten bada.

–Adjudikazioari buruzko adierazpena, Kontratuen Legea aplikatu behar izanez gero.

–Hala behar denean:

  • Gauzatutako obraren bukaerako ziurtagiria.
  • Proiektua gauzatzeko behar diren lizentziak eta baimenak.

(3) Egin beharreko jardueraren, diruz lagundu beharreko inbertsioaren/gastuaren, laguntza eskatzen duen pertsonaren forma juridikoaren eta abarren arabera, hemen zerrendatutako dokumentazio guztia edo haren zati bat aurkeztu beharko du. Inbertsioa/gastua eskatzeko behar diren dokumentuen zerrenda hori ez da zehatza, eta, zenbait kasutan, tokiko ekintza taldeak edo Landa Dibertsifikaziorako Atalak eskatuko dute zerrenda horretan jasotzen ez diren beste dokumentu batzuk aurkezteko, beharrezkoak direnak espedientea behar bezala izapidetzeko.

Iragarkiaren kodea: F2611443