1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2217/2026 EBAZPENA, 2026ko irailaren 10ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzen dira María Jimeno Arza eta Xabier Galar Biurrun, laborategiko ofizial izateko (elektronika, C maila), eta lanpostu bana esleitzen zaie.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2025eko irailaren 17an emandako 1952/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan laborategiko ofizial izateko 2 lanpostu (elektronika, C maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko. Ebazpen hori 2025eko 197 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 2an.
Hautaprobak bukatu ondoren, epaimahai kalifikatzaileak behin betiko emaitzak argitaratu zituen, eta aditzera eman zizkion Giza Baliabideen Zerbitzuari.
Deialdiaren 10. oinarrian xedatutakoa betez, María Jimeno Arzaren eta Xabier Galar Biurrunen aldeko izendapen proposamena aurkeztu zuen epaimahai kalifikatzaileak. Izendapen proposamen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratu zen.
Izangaiek deialdiaren 10. oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezturik, eta ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztaturik.
Aurreko guztia kontuan hartuta eta deialdiaren 11. oinarriarekin bat etorriz, bidezkoa da Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea María Jimeno Arza eta Xabier Galar Biurrun, laborategiko ofizial izateko (elektronika, C maila).
Ikusirik TEKAZELak Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamenerako txostena, zeina ontzat eman baitu Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 32. artikuluan esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–María Jimeno Arza andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, laborategiko ofizial izateko (elektronika, C maila), eta hari 342 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Saileko Laborategiari Laguntzeko Unitateari atxikia (Iruñeko campusa, lanaldi zatitua).
Bigarrena.–Xabier Galar Biurrun jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, laborategiko ofizial izateko (elektronika, C maila), eta hari 525 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Ingeniaritza Saileko Laborategiari Laguntzeko Unitateari atxikia (Iruñeko campusa, lanaldi zatitua).
Hirugarrena.–Izendatutako izangaiek 2026ko urriaren 1ean jabetu beharko dute lanpostuaz, salbu eta behar bezala egiaztatutako arrazoiren bat badago.
Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, interesdunei jakinaraztea eta Kudeatzailetzari helaraztea.
Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko maila bereko atalari zuzendua, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere jakinarazpenaren biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2026ko irailaren 10ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.
Iragarkiaren kodea: F2612273