1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2216/2026 EBAZPENA, irailaren 10ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko zenbait funtzionario izendatzen dira ekonomiako teknikari izateko (A maila), eta lanpostu bana esleitzen zaie.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2025eko urriaren 8ko 2145/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan ekonomiako teknikari izateko 6 lanpostu (A maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko. Ebazpen hori 2025eko 207 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 16an.
Hautaprobak bukatu ondoren, epaimahai kalifikatzaileak behin betiko emaitzak argitaratu zituen, eta aditzera eman zizkion Giza Baliabideen Zerbitzuari.
Deialdiaren 10. oinarrian xedatutakoa betez, epaimahai kalifikatzaileak izendapen proposamen bat aurkeztu zuen prozesua gainditua zuten eta deialdian ageri ziren lanpostu kopuruan sartzen ziren hautagaiak izendatzeko, betiere deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen zituztenak. Izendapen proposamen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratu zen.
Izangaiek deialdiaren 10. oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezturik, eta ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztaturik.
Aurrekoa kontuan harturik, eta deialdiaren 11. oinarrian aurreikusten denarekin bat etorriz, bidezkoa da hauek izendatzea Nafarroako Unibertsitate Publikoaren zerbitzuko funtzionario: Muskilda Osteritz Gallastegi, Maite de Vicente Olmedo, María Jesús Arrese-Igor Goñi, Maider Celaya Beraiz, María Eugenia Eslava Satrústegui eta María José Elizalde Insausti.
Ikusirik TEKAZELak Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamenerako txostena, zeina ontzat eman baitu Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 32. artikuluan esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Muskilda Osteritz Gallastegi andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, ekonomiako teknikari izateko (A maila), eta hari 620 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Ikerketa Zerbitzuari atxikia (Iruñeko campusa, goizeko lanaldia).
Bigarrena.–Maite de Vicente Olmedo andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, ekonomiako teknikari izateko (A maila), eta hari 508 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Barne Kontrolerako Zerbitzuari atxikia (Iruñeko campusa, goizeko lanaldia).
Hirugarrena.–María Jesús Arrese-Igor Goñi andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, ekonomiako teknikari izateko (A maila), eta hari 63 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Ekonomia Gaietarako Zerbitzuko Aurrekontuen eta Plangintza Ekonomikoaren Atalari atxikia (Iruñeko campusa, goizeko lanaldia).
Laugarrena.–Maider Celaya Beraiz andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, ekonomiako teknikari izateko (A maila), eta hari 676 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Ekonomia Gaietarako Zerbitzuko Kontabilitate Atalari atxikia (Iruñeko campusa, goizeko lanaldia).
Bosgarrena.–María Eugenia Eslava Satrústegui andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, ekonomiako teknikari izateko (A maila), eta hari 511 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Ekonomia Gaietarako Zerbitzuko Kontabilitate Analitikoaren Atalari atxikia (Iruñeko campusa, goizeko lanaldia).
Seigarrena.–María José Elizalde Insausti andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, ekonomiako teknikari izateko (A maila), eta hari 604 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Giza Baliabideen Zerbitzuko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari atxikia (Iruñeko campusa, goizeko lanaldia).
Zazpigarrena.–Izendatutako izangaiek 2026ko urriaren 1ean jabetu beharko dute lanpostuaz, salbu eta behar bezala egiaztatutako arrazoiren bat badago.
Zortzigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, interesdunei jakinaraztea eta Kudeatzailetzari helaraztea.
Bederatzigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko maila bereko atalari zuzendua, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2026ko irailaren 10ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.
Iragarkiaren kodea: F2612272