1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2925/2026 EBAZPENA, irailaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, hortzetako higieneko teknikari espezialisten (HHTE) lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 13ko 1965E/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen hortzetako higieneko teknikari espezialisten (HHTE) 3 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2025eko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 31koan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abenduaren 19ko 3052E/2025 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2025eko abenduaren 19an.
Oposizioaldia bukatuta, 2026ko irailaren 4an, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen deialdiko betebeharrak betetzen dituzten izangaien artean puntuaziorik handiena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena.
Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen direla egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta plaza esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nekane San Martín Yaben andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, hortzetako higieneko teknikari espezialisten (HHTE) lanpostuan aritzeko, eta 73573 zenbakidun plaza hutsa esleitzea. Plaza hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzari atxikita dago, eta Iruñean du destinoa.
2. Izendatutako izangaiak 2026ko urriaren 1ean hartu beharko du plazaren jabetza.
Plazaren jabetza hartzen ez badu, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, eskubide guztiak galduko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko.
3. 72436 eta 73839 plaza hutsak bete gabe gelditu direla deklaratzea, 2026ko urriaren 1etik aurrerako ondorioekin.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa-zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, adierazita ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2026ko irailaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2612113