1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
144E/2026 FORU AGINDUA, irailaren 11koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez Miguel Ángel Larraya Eslava jauna Kultura, Kirol eta Turismoko Departamentuari atxikitako Turismo Laguntzen Bulegoko buru izendatzen baita bitarte baterako.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak ezartzen duenez, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburuak bitarte baterako izendatzea kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrari dagokio.
Horri dagokionez, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak nahitaez eman beharreko aldeko txostena dago espedientean.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Miguel Ángel Larraya Eslava jauna Kultura, Kirol eta Turismoko Departamentuari atxikitako Turismo Laguntzen Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako, 2026ko irailaren 14tik aurrerako ondorioekin. Beraz, horixe izanen da burutzan aritzeko lehenengo eguna.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko irailaren 11n.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.
Iragarkiaren kodea: F2612208