1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
62/2026 FORU DEKRETUA, irailaren 9koa, zeinaren bidez María Alba Fernández García andrea izendatzen baita Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiko Justiziako Gizarte Zerbitzuko zuzendaria izan dadin bitarte baterako.
Azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretuaren bidez, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa onetsi zen, eta haren 78. artikuluan Justiziako Gizarte Zerbitzuaren eginkizunak ezarri ziren.
Eginkizun horiek etengabe bete behar direnez, beharrezkoa da zerbitzu horretako zuzendaria aldi baterako ordezkatzea, eta, horregatik, proposatzen da María Alba Fernández García andrea (administrazio publikoko teknikaria, arlo juridikokoa) zuzendari izendatzea bitarte baterako, titularrak aldi baterako ezintasun egoeran jarraitzen duen bitartean.
Horri dagokionez, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 32.1 artikuluan ezartzen da funtzionarioek bitarte baterako betetzen ahalko dutela titular gisa daukaten lanpostuaren maila berekoa eta kategoria berekoa edo goragokoa den edozein lanpostu, betiere horretarako behar den titulazioa edo prestakuntza badute.
Horregatik guztiagatik, egokia da María Alba Fernández García andrea izendatzea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiko Justiziako Gizarte Zerbitzuko zuzendaria izan dadin bitarte baterako.
Horiek horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik,
DEKRETATZEN DUT:
1. María Alba Fernández García andrea izendatzea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiko Justiziako Gizarte Zerbitzuko zuzendari izan dadin bitarte baterako.
Izendapen horrek ondorioak izanen ditu 2026ko irailaren 9tik hasi eta Jesús Jiménez de Luque jauna zerbitzura itzultzen den arte, organo eskudunak ez badu lehenago errebokatzen.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Justizia Zuzendaritza Nagusira, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko irailaren 9an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Inmaculada Jurío Macaya.
Iragarkiaren kodea: F2612101