1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
61/2026 FORU DEKRETUA, irailaren 9koa, zeinaren bidez César Layana Ilundáin jauna Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Nafarroako Memoriaren Institutuko zuzendari izendatzen baita.
Titularraren erretiroa dela eta, 2026ko irailaren 20an hutsik geldituko da Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Nafarroako Memoriaren Institutuko zuzendari lanpostua.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko ditu zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.
Hori horrela, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2026ko irailaren 9an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. César Layana Ilundáin jauna Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Nafarroako Memoriaren Institutuko zuzendari izendatzea. Izendapenak 2026ko irailaren 20tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusira eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera eta Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Langileen Ordainsarietako Atalera.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko irailaren 9an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.
Iragarkiaren kodea: F2612099