1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA, "La Sarda" legar-meatzea aldatzeko proiektuarena. Meatzea Castejón eta Corellako udal-mugarteetan dago, eta Hormigones en Masa de Valtierrak (HORMAVASA) sustatu du proiektua.
Jendaurrean jartzen dira goian adierazitako proiektua, ingurumen-inpaktuaren azterketa eta leheneratze-plana, honako arau hauek aplikatuz: Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikulua, eta 975/2009 Errege Dekretua, ekainaren 12koa, Erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari eta meategiko jarduerek ukitzen duten espazioa babestu eta leheneratzeari buruzkoa.
Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Era berean, esteka honetan eskuratu daiteke informazioa:
https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/la-sarda-ustiatzeko-proiektua
Alegazioak edozein erregistro-bulegotan aurkeztu beharko dira, idatziz, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoaren bidez edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetatik edozeinetan. 30 egun balioduneko gehieneko epean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Meatzeen Atalera zuzendu behar dira (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua), kasuan kasuko espedientearen zenbakia zein den adierazita.
Iruñean, 2026ko irailaren 10ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
Iragarkiaren kodea: F2612122