2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Aldaketa, honako honetan: Ordenantza, arautzen dituena udalaren etxeko laguntza-zerbitzuak. Hasierako onespena
Honako honen bidez aditzera ematen da ezen Eguesibarko Udalak, 2026ko irailaren 12an egindako osoko bilkuran, erabaki duela hasiera batez onestea aldaketa bat honako honetan: Ordenantza, arautzen dituena udalaren etxeko laguntza-zerbitzuak.
Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean egoteko izapidea. Hogeita hamar egun baliodunekoa izanen da. Epe horretan, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, herritarrek eta interes legitimoa dutenek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egiten ahalko dituzte egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Halakorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.
Sarrigurenen, 202ko irailaren 3an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2611900