190. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDIAIN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Ogi- eta pastelgintza-lantegia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitutakoek bidezko oharrak aurkez ditzaten epe horretan. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 28. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –foru lege horrek arautzen ditu ingurumenean eragina duten jarduerak–).

Espedientea: 296845K.

Jarduera sailkatua: nekazaritzako elikagaiak.

Sustatzailea: Garidane Labea sozietate mikrokooperatiboa.

Tokia: Txuloko kamio 1, poligonoa, 862. lurzatia, Urdiain.

Urdiainen, 2026ko abuztuaren 14an.–Alkatea, David Carmelo Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2612014