2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZITIBAR
Urbanizazio proiektua UE-UNC-23 unitatean. Hasierako onespena
Udalak, 2026ko abuztuaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea urbanizazio proiektu bat Untzitiko UE-UNC-23 unitatean. Marcos Bainesek, Iosu Aristuk, Maitane Aldabak eta Juan José Aldabak sustatu dute.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Epe hori iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, dagokion organoak behin betiko onetsitzat joko du onespen hau.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Untzitin, 2026ko irailaren 4an.–Alkatea, Francisco Javier Ibiricu Astráin.
Iragarkiaren kodea: L2611972