2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
Ordenantza fiskala, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Hasierako onespena
Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2026ko irailaren 8an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala eta horren karga-tasak jasotzen dituen eranskina.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren webgunean argitaratuta, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak egin ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin eta horrekin bat heldu direnekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, jendaurreko aldian ez bada erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten.
Ordenantzaren testua behin betiko onetsitakoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira behar den iragarkia eta haren testu osoa.
Tebas-Muru Artederretan, 2026ko irailaren 9an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.
Iragarkiaren kodea: L2612102