190. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Zergak eta tasak borondatez ordaintzeko epea, 2026ko bigarren seihilekoa

Bat etorriz Toki Ogasunei buruzko Foru Legearekin eta Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduarekin, aditzera ematen da 2026ko urriaren 26an bukatuko dela hiri-lurren eta landa-lurren gaineko kontribuzioa eta pasabideen eta errodajeen tasak borondatez ordaintzeko epea (2026ko bigarren seihilekokoak).

Titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira helbideratutako ordainagiriak, borondatezko epearen azken egunean, hots, 2026ko urriaren 26an.

Helbideratu gabeko ordainagiriak udal bulegoetan ordaindu beharko dira, txartel bidez, edo Ribaforadako edozein banku sukurtsaletan (Caixa, Caja Rural eta Banco Santander).

Epe hori iragandakoan, Agentzia Exekutibora igorriko dira, hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Likidazio honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

Ribaforadan, 2026ko irailaren 1ean.–Alkate udalburua, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2611850