2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Jarduera-lizentziaren eskaera. 90 etxebizitza, lokalak, garajeak eta trastelekuak eraikitzea
Aditzera ematen da ondotik zehazten diren espedienteak jendaurrean egonen direla udal-bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretua (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –foru lege horren bidez arautu ziren Ingurumenean Eragina duten Jarduerak–). Interesdunek eskura izanen dituzte eskaera horiek, udal-bulegoetan (Armada etorbidea 2, 5. solairua).
Espedientea: 2026-2054.
Titularra: Residencial Pronamsa SAU.
Jarduera: 90 etxebizitza, lokalak, garajeak eta trastelekuak eraikitzea.
Tokia: Arrosadia-U.I.XXIII-A13A, Iruña.
Iruñean, 2026ko irailaren 7an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2612044