2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OIZ
Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik
Deialdi publiko bat iragartzen da, bete daitezen udalerriko bake epailearen eta haren ordezkoaren kargu hutsak. Eskabideak Udalaren bulegoetan aurkeztu behar dira, eta interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Aplikatu beharreko araudia: 6/1985 Lege Organikoa, uztailaren 1ekoa, Botere Judizialari buruzkoa, eta 3/1995 Erregelamendua, ekainaren 7koa, Bake Epaileei buruzkoa.
Oizen, 2026ko irailaren 11n.–Alkatea, Jaime Urroz Tellechea.
Iragarkiaren kodea: L2612180