2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI
Hiri-jarduketarako plan berezia Lizoaingo 5. poligonoko 31. lurzatian. Hasierako onespena
Udalak 2026ko abuztuaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat Lizoaingo (Lizoainibar-Arriasgoiti) 5. poligonoko 31. lurzatian, Julian Lizarraga Araizek sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Epe hori iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, onespena behin betikoa bihurtuko da automatikoki.
Lizoainen, 2026ko irailaren 7an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.
Iragarkiaren kodea: L2612040