2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELIZAGORRIA
Herri-lurretako aprobetxamenduen eskaera, zuzeneko adjudikazioaren modalitatean
Elizagorriko Udalak, 2026ko ekainaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabost egun balioduneko epea irekitzea, laborantzako herri-lurrak adjudikatzeko eskaerak aurkezteko udal honetan. Adjudikazio zuzena eginen da familia unitateko titularrak diren bizilagunen artean, baldin eta betetzen badituzte urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 154. eta 182. artikuluetan eta udal honen herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 16. artikuluan aipatzen diren baldintzak.
Erabaki hori betetzeko, argitara ematen da iragarki hau, eta hamabost egun balioduneko epea irekitzen, aipatu eskaerak aurkez daitezen.
Elizagorrian, 2026ko ekainaren 12an.–Alkatea, Jon Palacios Baztán.
Iragarkiaren kodea: L2611991