2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELIZAGORRIA
Herri-lurretako aprobetxamenduen eskaera, lehentasunezko adjudikazioaren modalitatean
Elizagorriko Udalak, 2026ko ekainaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabost egun balioduneko epea irekitzea laborantzako herri-lurrak adjudikatzeko eskaerak aurkezteko Udal honetan, lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduen modalitatean.
Interesdunek frogatu beharko dute betetzen dituztela Udal honen laborantzako herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren 14. eta 16. artikuluetako baldintzak, bai eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 154., 158. eta 182. artikuluetakoak ere.
Erabaki hori betetzeko, argitara ematen da iragarki hau, eta hamabost egun balioduneko epea irekitzen, aipatu eskaerak aurkez daitezen.
Elizagorrian, 2026ko ekainaren 12an.–Alkatea, Jon Palacios Baztán.
Iragarkiaren kodea: L2611990