190. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

Akats zuzenketa, Udal Plan Orokorreko hirigintzako araudian

Eulateko Udal Plan Orokorreko hirigintzako araudian akats material bat atzeman da, zehazki, abeltzaintza intentsiboari aplikatu beharreko baldintza espezifikoen taulan. Hortaz, honen bidez, akatsa zuzentzen da, taula horretan ageri den kopurua aldatzeko. Hori guztia, betez ezartzen dena uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Errege Dekretuaren 79. artikuluan (legegintzako errege-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Hau dioen tokian:

"Biztanlegunetik gorde beharreko gutxieneko distantzia: 1.000 m".

Honako hau esan behar du:

"Biztanlegunetik gorde beharreko gutxieneko distantzia: 100 m".

Eulaten, 2026ko irailaren 3an.–Alkatea, Beñat Ruiz de Larramendi López.

Iragarkiaren kodea: L2611907