2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Honako hau eman du gaur Noelia Guerra Lafuentek, Castejóngo alkateak:
Alkatetzaren dekretua:
Kontuan harturik azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikuluak ahalmena ematen diola alkateari alkateordeak libreki izendatzeko eta kargugabetzeko (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).
Kontuan harturik lege testu beraren 47. artikuluak xedatzen duela alkateordeei dagokiela, halakoak diren aldetik, alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura kanpoan dagoenean.
Kontuan harturik dagokion alkateordeak eskuordetze espresurik gabe ezin izanen dituela hartu alkatearen eginkizunak hura kanpoan dagoenean, eta eskuordetze horrek 44. artikuluaren 1. eta 2. baldintzak bete beharko dituela.
Kontuan harturik apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluan xedatutakoa (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).
Ikusirik azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 41.3 eta 46. artikuluak (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua),
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Honako hau lehen alkateorde izendatzea:
–Lehen alkateordea: Celia María Rincón Sáenz.
Bigarrena.–Izendatuak ordezkatuko du alkate hau bere eskudantzietan legeak aurreikusitako kasuetan.
Hirugarrena.–Alkatetza Celia María Rincón Saenzi eskuordetzea 2026ko irailaren 15etik 30era, biak barne.
Laugarrena.–Bat etorriz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46.1 artikuluan ezarritakoarekin, izendapenak jasotzen dituen ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan; dena dela, ebazpena sinatu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Bosgarrena.–Udalbatzari izendapenen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
Seigarrena.–Ebazpen hau izendatuari jakinaraztea, aditzera eman dezan karguak onartzen dituen ala ez.
Castejónen, 2026ko irailaren 11n.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.
Iragarkiaren kodea: L2612183