2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KASEDA
7. poligonoko 28., 23., 89., 90., 77-1, 91. eta 188. lurzatien desafektazioa. Behin betiko onespena
Kasedako Udalak, 2026ko uztailaren 23an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea espediente bat, desafektatu daitezen 7. poligonoko 28., 23., 89., 90., 77-1, 91. eta 188. lurzatiak, baita baldintza-agiria ere, egin dadin goi tentsioko aireko linea bat (66 kV) elikatzeko 3. azpiestazioa, Viscofanena.
Hasierako onespena argitaratu zen 2026ko 151. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 4an, eta jendaurrean egon zen hilabetez. Bada, ez zenez aurkeztu alegaziorik nahiz erreklamaziorik, hasierako onespen hura behin betikoa bihurtu da, jarraikiz urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143.c) artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki-entitateen Ondasunen Erregelamendua).
6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, 140. artikulua.
Kasedan, 2026ko irailaren 4an.–Alkatea, Sergio Lanas Remón.
Iragarkiaren kodea: L2612018