2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Jarduera-lizentziaren eskaera. Nekazaritzarako makinen biltegia
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal-bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak aurkez ditzaten epe horretan. Hori guztia, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamenduaren 41.1.b) artikulua (foru lege horren bidez arautu ziren Ingurumenean Eragina duten Jarduerak).
Sustatzailea: SAT Belinda 727 NA.
Jarduera: nekazaritzako makinen biltegia.
Tokia: Caparrosoko 4. poligonoko 841. eta 842. lurzatiak.
Caparroson, 2026ko irailaren 1ean.–Alkate udalburua, Carlos Alcuaz Monente.
Iragarkiaren kodea: L2612028