190. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Deialdia, euskara ikasteko laguntzak emateko 2026-2027 ikasturtean. Laburpena

DDBN kodea: 928760.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/928760).

Lehenengoa.–Xedea.

Deialdi honek arautzen dituen beken helburua da, neurri batean, 2026ko uztailetik 2027ko ekainera bitartean egindako ikastaroetan euskara ikasteak eragiten dituen gastuak finantzatzea.

Bigarrena.–Eskatzailearen baldintzak.

Baldintza hauek betetzen dituzten pertsonek eskatu ahal izango dute euskara ikasteko beka:

16 urtetik gorakoak izatea.

Berriozarren erroldatuta egotea edo autonomo gisa edo egoitza soziala Berriozarren duen mikroenpresa batean lan egitea.

Deialdi honetan ezin izango dute parte hartu administrazio publikoren bateko langileak izanik euskara ikasteko berariazko planetan sartuta dauden Berriozarko pertsonek.

Egunean izatea zerga-betebeharrak Berriozarko Udalarekin, Nafarroako Foru Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekin.

Euskarabidearen dirulaguntza lehenago eskatu behar da, dagokion modalitatean (A edo B).

Hirugarrena.–Laguntzen zenbatekoa.

Beka matrikularen zenbatekoaren %40koa izango da. Laguntza horiek 2027ko aurrekontuetako 1 33500 4800000-Euskara ikastaroetarako bekak aurrekontu-aplikazioaren kontura izango dira.

Nolanahi ere, ikasleak ez du 800 eurotik gorako bekarik jasoko deialdi bakoitzean.

Laguntzen guztizko zenbatekoak udal-aurrekontuetan deialdirako erreserbatutako diru-kopurua gainditzen badu, ezarritako baldintzak betetzen dituzten onuradunen artean hainbanatuko da.

Laugarrena.–Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.

Eskaerak Udaleko erregistroan aurkeztuko dira (aurrez aurre edo online), bi epe hauen barruan:

2026ko urriaren 5etik abenduaren 4ra.

2027ko ekainaren 1etik uztailaren 16ra.

Epeak luzaezinak izango dira, eta ez da eskaerarik onartuko bi epe horietatik kanpo.

Berriozarren, 2026ko abuztuaren 19an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2612132