190. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 390. lurzatian. Hasierako onespena

2026ko irailaren 11ko 270 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, hasierako onespena eman zitzaion 3. poligonoko 390. partzelako (Zalain industrialdea 9) xehetasun-azterketari. Ubela SL da sustatzailea.

1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren) 72. eta 74. artikuluekin bat etorriz, espedientea jendaurrean izanen da hogei laneguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egonen da, alegazioak aurkeztu ditzaten.

Beran, 2026ko irailaren 14an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2612187