190. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Hirigintza-hitzarmena, 7. sektoreko UA 7.1 unitateko planeamendurako eta kudeaketarako. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2026ko irailaren 3ko osoko ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea kudeaketako eta planeamenduko hirigintza-hitzarmen bat, 7. sektoreko UA 7.1 unitatean, Artaxoako Udal Planean. Hitzarmen hori sinatu nahi da Finca Escuelas ondasun-erkidegoarekin, haiek baitira Artaxoako 6. poligonoko 1291. lurzatiaren titularrak.

Hitzarmenaren xedea da lankidetza-esparru bat ezartzea alderdien artean, ahalbidetzeko garatu dadila aipatutako exekuzio-unitatea, horretarako izapidetuz aldaketa xehatu bat, 7.1 unitatearen hirigintza-determinazioetan eta antolamenduan, eta, orobat, horretarako zehaztuz zenbait konpromiso, eremuaren etorkizuneko exekuzioari buruzkoak. Hori dena jasota dago hitzarmenean.

Espedientea eta hitzarmenaren testua jendaurrean egonen dira hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuarekin; zehazki, 24. eta 25. artikuluekin, 1. eta 5. apartatuekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute udal bulegoetan, eta aurkezten ahalko dituzte egoki iruditzen zaizkien alegazioak nahiz oharrak.

Artaxoan, 2026ko irailaren 4an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2611973