2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Hiri-jarduketarako plan berezia, Taxoareko 3. poligonoko 206. lurzatian. Hasierako onespena
Arangurengo Udalak, 2026ko abuztuaren 25ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, Taxoareko 3. poligonoko 206. lurzatian. Sustatzaileak dira Mael Taleb, María Concepción Cenoz Pérez, Jonathan Vivas Villar eta Rosa María Cenoz Pérez
Espedientea jendaurrean izanen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Mutiloan, 2026ko irailaren 3an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2611946