2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Taxoareko SR 3 sektorearen birpartzelazio-proiektua. Behin betiko onespena
Arangurengo Udalak, 2026ko abuztuaren 25ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea birpartzelazio-proiektu bat, Taxoareko SR 3 sektorean, Arangurengo Udalak sustatuta.
Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, hala aplikatuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Administrazio bidea agortzen duen erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluei (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten edo argitaratzen denetik hasita, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluari (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea).
Mutiloan, 2026ko irailaren 3an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2611944